Borrar
Antartikako lurrak zelai orlegi bihurtzen ari dira, aldaketa klimatikoaren ondorioz

Antartikako lurrak zelai orlegi bihurtzen ari dira, aldaketa klimatikoaren ondorioz

Hala, ikertzaile talde britainiar batek mapa bat sortu du, batez ere izotza urtu den gune epela aditzera emateko asmoz

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 26 de mayo 2020, 21:14

Antartikako lurrak zelai orlegi bihurtzen ari dira, aldaketa klimatikoaren ondorioz. Hala, ikertzaile talde britainiar batek mapa bat sortu du, batez ere izotza urtu den gune epela aditzera emateko helburuarekin. Hortaz, ekosistema berri baten hasiera delakoan daude zientzialari ezberdinak.

Bertan, Antartikako penintsulan urtutako izotzean loratzen ari diren alga mikroskopikoak aztertu dituzte. Alga espezifiko horiek paisaia berde orlegiz inguratu dute, eta izotza urtzeak dakarren arriskuak alde batera utzita, espezie anitzen elikagai iturri bihurtu litezke hemendik aurrera. Ikerketa nazioarteko Nature Communitacions aldizkari zientifikoak eman du ezagutzera.

Aditu talde britainiarrak loratzeak etorkizunean sakabanatuko direla aurreikusten du, lurraren tenperaturaren igotzearekin batera, algak errazago ugaltzen baitira bertako lurretan. Zelula bakarreko bizitza moduek esparru espezifiko batzuetan oso trinkoak dira, urtutako elurra berde distiratsu bihurtzen baitute.

Aditu taldeak sei urte luze buru belarri eman ditu alga berriok ikertzen eta horrela sortu dute eskala handiko Antartika penintsularreko mapa. Aipatu bezala, duela urte batzuk izotza zena, zelai orlegi bihurtzen hasia da krisi klimatikoaren harira, eta espezie ezberdinen gosea asetzeko balio lezake ingurumeneko aldaketa honek. Era berean, algak zenbait onddo eta bakteriekin harremanak izaten hasi dira, komunitatea sortuz. Hori dela medio, etorkizun hurbil batean habitat berriak sortu daitezke Antartikan, ekosistema berri baten hasiera izan daitekeena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Antartikako lurrak zelai orlegi bihurtzen ari dira, aldaketa klimatikoaren ondorioz