Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Fotolia
Anormaltasun hutsa

Anormaltasun hutsa

Adarraren puntan ·

Lunes, 29 de junio 2020, 00:14

Ez dago bezeroentzako egunkaririk nire ohiko kafetegian. Orain, irakurri nahi izanez gero, zeurea ekarri behar duzu. Beraz, hemen nago berriro, nire ohiko mahaian, guztiz ondo desinfektatuta, kafea eta eguneroko prentsa erosi berria hartuta. Kafearen prezioa bost zentimo igo da. Orain konfinamendu aurretik baino jende gutxiago ikusten da hemendik, goizeko ordu honetan. Mahai gutxiago daude eta bananduagoak. Kafea zerbitzatzen ari zitzaidan bitartean, Josek, zerbitzariak, eguneratu nau: «Arau eta abisu asko daude, bai, baina ezin zara egun osoan polizia lanetan aritu. Gainera, supermerkatuan maskararekin egon zaitezke erosketak egiten dituzun bitartean, baina azaldu diezadatela niri nola jaten edo edaten den maskararekin. Hau errusiar erruleta bihurtu da, eta ez dago besterik».

Ohiko poteatzaile kuadrilla bat sartu da. Denek daramate musukoa, baina batek ere ez bere lekuan. Hiruk lepoan daramate, besteak ukondoan. Irakurketan kontzentratzen saiatzen naiz, telebistak bolumen altuegia duen arren. Hainbat kiroletako solaskide Bartzelonaren egungo egoera aztertzen ari dira, horren inguruko ustezko kezka agertuz. Dirudienez, «aldagelak agintzen du eta taldeko izarrek ez diete jaramonik egiten entrenatzailearen aginduei, hidrataziorako etenaldietan ikus zitekeenez». Solasaldiarekin batera, azken jardunaldiko irudiak ere ikusgai daude. Estadioa «betetzen» duen publikoa zein honen erreakzioak play-stationetik aterata daude, baina bat-batean, jokaldiren bat errepikatzen dutenean, harmailak hutsik agertzen dira. Magia Potagia.

Poteatzaile kuadrillak eta Jose hondartzari buruz hitz egiten ari dira. Zertarako hainbeste segurtasun neurri eta hainbeste festa bertan behera utzi, hondartzan mundu guztiak nahi duena egiten badu? Denek dute anekdota bat kontatzeko, denek ikusi omen dute zenbait gazte, arauak toreatzen.

Nire begiratua, oharkabean, alderrai dabil tokiko kristalen bestaldean dabilen bizitzan, udako eguzki eder baten azpian. Enarak iturri baten inguruan dabiltza hegan. Jubilatu bat ogi barra bat besapean duela pasatzen da erosketa-orga daraman emakume bat agurtzen. Atzealdean, haur talde bat ikus daiteke, zabuetako esparruan. Sarrera ekiditeko erabili diren zinta zuri-gorriekin jolasean ari dira barrez. Haurren ustezko amek, metro gutxira dagoen terraza batean erretzen dute patxadaz begi bat umeetan jarrita. Prentsak ez du arnasa hartzeko lekurik uzten: bertako infektatu berriak, Mexiko, Estatu Batuak, Brasil, Errusia, Alemania eta Txinako agerraldi berriak... Poltsikoan whatsappen abisua sentitzen dut. Ikusten dudanez, dagoeneko pilatuta dauzkat zenbait. Lambertok 'Artistas del Gremio' txarangaren bideo bat bidali dit, Rafak Bumburyren ustezko plagioei buruzko artikulu bat... Aingeruk berri bitxi bat bidali dit: «Brianseko espetxean gela desinfektatzaileak kendu egin dituzte, presoek kubatak egiteko erabiltzen zituztelako». 'Jon Alkatek' albiste kezkagarri bat bidali dit: «Userako (Madril) txinatarren dendak berriro itxi dituzte Pekineko agerraldiaren ondoren». Amaiak etxeranzko bidean erosketa batzuk egitea eskatzen dit eta Kristinak erabat txiste mehatxagarri bat bidali dit: «Kontuz ibili egiten duzuenarekin, edo 'El Dúo Dinámico' itzuliko da». Ez, mesedez. Ez! Faborez. Jainkoarren!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Anormaltasun hutsa