UNAI SARRIUGARTE
Martes, 29 de octubre 2019, 21:53
Annie Larkins diseinatzaileak oiloek erruten ez dituzten lehendabiziko arrautzak sortu ditu. Produktu honek ez du zertan arrautzen forma biribila eduki behar. Beganoentzat aproposak diren elikagaiok Eindhoven hiriko (Holanda) Diseinuaren Astean aurkeztu ditu Larkinsek.
Publicidad
Produktu honek arrautzaren zapore berbera omen du. Izan ere, Larkinsek Kala Namak izeneko gatza erabili du elikagai honek izaten ohi duen sufre zaporea imitatzeko. Gainera, gorringoaren zaporea eta itxura berbera lortzeko alga marroietako zelulak erabili ditu. Egiazko gorringoa izango balitz bezala apurtu daiteke hauxe.
Egileak duela egun batzuk iragarri zuenez, arrautzen oskola burutzea zail xamarra izan zen. Lehendabizi, Larkinsek oiloen oskol errealak erabiltzea aurreikusi zuen, hauexek urtuz. Ondoren, landarez ekoitzitako argizari bat sortu zuen eta produktua argizarian bertan hainbat aldiz sartu ondoren, arrautza errealetako oskolen itxura hartzen zuela konturatu zen.
Larkinsen proposamen berri honek ordezko elikaduran aurrerapauso ikaragarri bat eragin dezake, oiloek egunero nazioartean burutzen duten ohizko praktika hau saihestuz. Gainera, elikagai aukera bat izateaz gain, umeek jolasteko hainbat parada aurkezten ditu.
Larkinsek berak gaineratu zuenaren arabera, ez zuen produktu komertzial bat sorraraztea bilatu, egun gizarteak elikagaien eskuragarritasunean pairatzen dituen aukera eskasen aurrean alternatiba bat aurkeztea baizik. Izan ere, munduko populazioaren gorakadak gero eta zailago egiten du elikagairen bat ahora eramatea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.