Borrar
Annie Ernaux Literaturako Nobel saridun berriaren lana itzuli beharko du Jokin Zaitegi Sariketaren irabazleak

Annie Ernaux Literaturako Nobel saridun berriaren lana itzuli beharko du Jokin Zaitegi Sariketaren irabazleak

Parte-hartzaileek 'La femme gelée' eleberriaren lagin bat itzuli beharko dute 2023ko urtarrilaren 6rako

Paul Picado

Domingo, 13 de noviembre 2022, 20:53

Berriki Literaturako Nobel Saria jaso duen Annie Ernaux idazle frantziarraren 'La femme gelée' eleberria itzuli beharko du aurtengo Jokin Zaitegi Sariketaren irabazleak. Sariketan edonork parte har dezake, eta Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak eskura jarritako eleberri horren lagina itzuli beharko du datorren urteko urtarrilaren 6rako.

Horrela, aurkeztutako itzulpen guztiak baloratuta, epaimahaiak hautatzen duenak eleberri osoa euskaratu beharko du, 2023ko irailaren 31rako. Horrez gain, 3.000 euroko saria ere irabaziko du. Dena den, epaimahaiaren ustez itzulpena ez bada egokia, edo entregatzeko aipatutako epe hori ez badu betetzen, jasotako dirua itzuli beharko du irabazleak. Itzuli beharreko lagina hauxe izango da.

Itzulpena amaitutakoan AED Elkartera zuzenean bidali beharko da, aed@aedelkartea.eus helbidera. Bi fitxategi bidali beharko dira mezuan. Lehen fitxategian, itzulpena bera agertuko da, ezizen batekin sinatuta. Bigarren fitxategian, itzultzailearen benetako datuak eta harremanetan jartzeko moduak jaso beharko dira.

Epaimahaia Nora Arbelbide idazleak, Jokin Zaitegi saria jadanik irabazi duen Aiora Jaka itzultzaileak, eta Annie Ernauxen beste liburu batzuk euskaratu dituen Joseba Urteaga itzultzaileak osatuko dute, eta 2023ko urtarrila amaitu baino lehen jakinaraziko dute nor den irabazlea.

Bestalde, Elkar argitaletxeak argitaratuko du Annie Ernauxen euskarazko lana, eta 2023ko Durangoko Azokarako ikusgai egongo da. Hala ere, sariketari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, liburuak@elkar.eus edo lehen aipatutako aed@aedelkartea.eus helbideetara idatz daiteke; bestela, telefonoz ere harremanetan jar daiteke, Elkar argitaletxearen 943 310 267 telefono-zenbakira edo AED elkartearen 943 771 228 telefono-zenbakira deituz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Annie Ernaux Literaturako Nobel saridun berriaren lana itzuli beharko du Jokin Zaitegi Sariketaren irabazleak