Borrar
Anna Ferrer kooperantea.
Anna Ferrer kooperanteak Ignacio Ellacuria saria jasoko du gaur

Anna Ferrer kooperanteak Ignacio Ellacuria saria jasoko du gaur

Indiako komunitate behartsuenekin eta, bereziki, emakumeekin batera egin duen lanagatik sarituko dute

Zurekin

Martes, 25 de febrero 2020, 21:25

Anna Ferrer kooperante eta Vicente Ferrer Fundazioaren presidenteak jasoko du gaur Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ematen duen Garapenerako Lankidetzako 2019ko Ignacio Ellacuria saria, Indiako komunitate behartsuenekin eta, bereziki, emakumeekin batera egin duen lanagatik. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak emango dio saria, Lehendakaritzan egingo den ekitaldian.

Sariaren epaimahaiak kooperante ingelesaren ibilbide pertsonala aitortu nahi izan du, «konpromisoa, irmotasuna, antolaketa gaitasuna, arrazionaltasuna eta sen ona erakusteagatik». Halaber, «emakumeek garapenerako lankidetzan egiten duten izugarrizko ekarpena aitortzen eta ezagutzera ematen» lagundu nahi izan du epaimahaiak, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez.

«Anna Ferrerren apustuak garapenerako lankidetzan erreferente izatera eraman du, Indiako komunitate behartsuenekin batera, eta, bereziki emakumeekin lan egiteagatik, errotze patriarkal handia duen herrialde batean», adierazi dute.

Pobretutako nekazaritza komunitateak laguntzeko proiektua

Vicente Ferrerrekin batera, Rural Development Trust sortu zuen 1969an, Vicente Ferrer Fundazioaren Indiako erakundea. Helburua zen herrialdeko hegoaldeko pobretutako eta baztertutako nekazaritza komunitateak laguntzea. Kooperanteak beti borrokatu du emakumeak Indiaren aldaketan liderrak izan daitezen, eta horretarako, hezkuntza ahalbidetzen duten ekimenak eta programak bultzatu ditu: osasun arloan berdintasuna sustatzeko, ezkontza goiztiarrak ekiditeko, enpresa sorkuntzarako edo lidergoa sortzeko, besteak beste.

Garapenerako Lankidetzako Ignacio Ellacuria saria Eusko Jaurlaritzak ematen du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bidez. Sariaren xedea da aitortzea Euskadiko eta beste herrialderen bateko erakundeek, kolektiboek edo norbanakoek herrien arteko berdintasunaren eta justiziaren alde eta pobrezia garaitzeko egindako lana. Era berean, lankidetzaren esparruko lorpen eta ekarpen esanguratsuen hedapena ere bultzatu nahi du, euskal zein nazioarteko gizartea sentsibilizatzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Anna Ferrer kooperanteak Ignacio Ellacuria saria jasoko du gaur