Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Karla Fernández de Gamboa Vázquez
Viernes, 22 de abril 2022, 00:17
Iaz jakin izan genuen Patxi Zubizarretak 40. Lizardi Saria irabazi zuela 'Zerria' gazteentzako eleberriagatik. Ez da idazle ordiziarrak Lizardi Saria irabazten duen lehen aldia ('Matias Ploff-en erabakiak', Erein, 1992), ezta jasotzen duen lehenengo saria ere. Antton Olariagaren koloretako ilustrazioekin bat, Erein argitaletxeak berriki argitaratu du saritutako lana kalitate handiko edizio honetan. Batzuentzat harrigarria izan liteke, gazte literaturako sari bat jaso ondoren, nobela helduentzako literatura sail batean argitaratu izana. Baina erabaki oso aproposa da, liburu hau gazte literatura eta helduena lotzen duen zubi ezin hobea da, bien arteko itxuraz hain ongi definitua eta hautsezina den bereizketa zalantzan jartzen baitu.
Gazte literaturaren topiko tipikoetatik aldentzen den eleberria da. Bereket dugu istorio honen protagonista, Etiopian jaiotako baina Frantzian hazitako glaziologoa. Suitzako Alpeetan lanean ari dela, lankide batek momifikatuak dauden hiru gorpuzki topatzen ditu alboko glaziar batean. Aurkikuntzak hunkituta, ikertzaileak ahal duen guztia egingo du pertsona horiek nortzuk izan ziren jakiteko.
'Zerria' P. Zubizarreta/A. Olariaga. Erein. 84 orr.16 euro
Eleberria hiru ataletan dago banatuta eta Zubizarretak bikain josten ditu horiek osatzen dituzte kapituluak irakurlearengan intriga sortzeko, ez bakarrik gertakariei dagokionez, baita pertsonaien karakterizazioari dagokionez ere. Nabaria da idazleak lumarekin duen eskarmentua, hizkuntza jaso baina ulergarri batekin indar handiko irudiak sortzen baititu; eta irudi horiek, bihotza uzkurtzeaz gain, giza izaerari buruz gogoeta egitera bultzatzen gaituzte. Liburuan zehar era guztietako erreferentzia intertestualak topatu daitezke eta horiek hamaika gaitan sakontzeko bidea irekitzen digute. Zalantzarik gabe, 15 urtetik gorako gazteekin lan egiten duten bitartekari guztiek irakurri beharreko liburua da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Santander, capital de tejedoras
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.