Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Jaialdiaren antolatzaileak eta erdian, Aitor Oñederra, Animadebaren zuzendaria. ANDER SALEGI
Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiaz gozatzeko aukera, igandera arte

Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiaz gozatzeko aukera, igandera arte

Aurtengo jaialdiak 1.300 hautagaitza baino gehiago jaso izan ditu

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 19 de junio 2019, 21:04

Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldia jarri zuten martxan atzo eta igandean amaituko da. Aurten zazpi herrialdetako hamar film labur lehiatuko dira Sail Ofizialean eta hiru sari banatuko dira: film labur onenaren saria, gidoirik onenarena eta publikoaren saria. Aurtengo jaialdian 1.300 hautagaitza baino gehiago jaso izan dituzte.

Laburmetraiek hainbat gai jorratzen dituzte: komedia kutsua, feminismoa, film konbentzionalak... Jasotako hautagaitzen aukeraketa kulturarekiko interesa duten Debako hemezortzi lagunek osatu dute. Sari Ofizialez gaindi, hamar laburmetraia ariko dira lehian Zuzendari Berriak EHU sailean. Esparru honetan film hoberenak bakarrik jasoko du garaikurra. Hauexek ikasleen lanak izango dira.

Aitor Oñederra gipuzkoar zinemagile eta ilustratzaileak 2008. urtean sortu zuen Animadeba Debako Animazio Zinemaldia udalerriko kultur teknikariarekin elkarlanean. Jaialdi txiki bat egitea izan zen lehen urteetako helburua eta urteak pasa ahala lehiaketa handiagotuz joan zen. Hori zela bide, Oñederrak Debako Udalari jaialdian parte-hartzeko proposamena egin zion. eta udalak atsegin handiz onartu zuen bertan esku hartzea.

Bestalde, lehiaketatik at aurtengo aukeraketa taldeari oso interesgarriak iruditu zaizkion beste bost laburmetraia Panorama sailean egongo dira ikusgai. Film labur hauek jada beste zinemaldi batzuetan sarituak izan dira. Era berean, beste bost luzemetraien erakusketak osatuko dute sail hau.

Alfred Sesmak, Emilio de la Rosak eta Joana Tostek osatuko dute epaimahaia. Tost aurtengo animazio zinemaldiaren ohorezko gonbidatua izango da. Espainiar zinemagileak euskal makila bat jasoko du larunbat goizean kultur elkarteko aretoan. Era berean, larunbatean gaueko hamarretan sari banaketa ospatuko da Kutxa Beltzan. Ekitaldiaren girotze lana Gari eta Maldanbera taldeak egingo du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Animadeba Nazioarteko Animazio Zinemaldiaz gozatzeko aukera, igandera arte