![Angelina Joliek 46 urte bete ditu ostiral honetan: hona hemen berari buruz ezagutzen ez zenituen datu batzuk](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202105/28/media/cortadas/angelina-jolie-1957349-Ri6Yp7CyxWtUnkb4H2KW6tI-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Angelina Joliek 46 urte bete ditu ostiral honetan: hona hemen berari buruz ezagutzen ez zenituen datu batzuk](https://s1.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202105/28/media/cortadas/angelina-jolie-1957349-Ri6Yp7CyxWtUnkb4H2KW6tI-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Jueves, 3 de junio 2021
Drogen mendekotasunaren aurka borrokatzetik, Hollywoodeko izarra bilakatzera. Angelina Joliez ari gara, ostiral honetan 46 urte beteko dituena. Berari buruz dena dakizula uste baduzu adi, hemen ezagutzen ez zenituen hainbat datu interesgarri batzuen errepasatua egingo dugu.
Aktoreak urte ilunak bizi izan zituen eta depresioaren, drogazaletasunaren eta autolesio-joeren aurka borrokatu behar izan zuen urteetan. Berak sarritan aitortu izan duenez, 2002ko martxoaren 10ean Kanbodiako umezurztegi bateko zazpi hilabeteko Maddox adoptatu ondoren bakarrik aurkitu zuen bizitzaren egonkortasuna. Orain sei haur hazten ari da, horietako hiru adoptatuak dira -Maddox, Zahara, Pax- eta hiru bologikoak dira, horietako bi bikiak izanik, Shiloh, Knox eta Vivienne.
Jon Voight aktorearen alaba da, eta minbizitik bizirik atera zen. 2013an, Angelina Joliek jakinarazi zuen mastektomia bikoitza egin behar izan ziotela prebentzio-neurri gisa, gene akastun baten ondorioz bularreko minbizia garatzeko arriskua % 87koa zela jakin ondoren. 2016ko martxoan bestalde, obulutegiak prebentziozko ooforektomia batekin kendu zizkiotela iragarri zuen aktoreak, zioenez, %50eko arriskua baitzuen obulutegiko minbizia garatzeko anomalia genetiko baten ondorioz.
Angelina Joliek 17 tatuaje egin ditu gorputz osoan. Horien artean, latinezko 'quod me nutrit me destruit' (elikatzen nauenak suntsitzen nau) esaera zaharra, Tennessee Williamsen aipamena ('kaioletan mantendutako bihotz basatientzako otoitza') eta seme-alaben jaioterriak adierazten dituzten koordenatu geografikoak daude.
1995ean, Joliek bere lehen arrakasta handia lortu zuen Hollywooden, Jonny Lee Miller aktore britainiarrarekin batera 'Hackers' filmean egindako paper batekin. Biak laster maitemindu ziren eta 1996an ezkondu ziren. Millerrekin ezkondu zenean, galtza beltzez eta kamiseta zuri batez jantzita zihoan, non bere senar izango zenaren izena idatzi zuen bere odolarekin. Bestalde, bere bigarren senarrarekin, Billy Bob Thornton aktore amerikarrarekin, ezkonduta zegoen bitartean, batak bestearen odola zeraman lepo inguruan, flaskoetan sartuta, maitasun keinu bat bezala.
'Maléfica' eta 'Tom Raider' pelikuletako aktoreak Akademiaren sari bat jaso zuen 'Girl Interrupted' lanagatik, bi Screen Actors Guild Awards eta hiru Urrezko Globo 'Gia' biopic filmean egindako lanagatik. Forbesek Hollywooden hobeto ordaintzen duten emakumezko aktorea izendatu zuen 2009, 2011 eta 2013 urteetan, urteko 27, 30 eta 33 milioi dolarreko diru-sarrerekin, hurrenez hurren.
Angelina Jolie Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Komisarioaren (ACNUR) Borondate Oneko enbaxadore izendatu zuten Genevan 2001eko abuztuaren 27an. Jean Hersholt sari humanitarioa jaso du, beste ohore batzuen artean. Hainbat kausa sustatzen ditu, besteak beste, hezkuntza eta emakumearen eskubideen aldekoak direnak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.