Angel Erro eta Rikardo Arregi, martxoan Donostian, Arregik itzulitako 'Ur-marka'ren aurkezpenean. LUSA

Angel Errok, Rikardo Arregik eta Aitor Blancok irabazi dute 'Vitoria-Gasteiz' itzulpen saria

Euskarazko itzulpenik onena egiteagatik hautatu dituzte eta bakoitzak 9.000 euro irabaziko du

Paul Picado

Martes, 15 de noviembre 2022, 14:10

Angel Errok, Rikardo Arregik eta Aitor Blancok irabazi dute 'Vitoria-Gasteiz' izeneko itzulpen saria. Euskarazko itzulpenik onenak egiteagatik hautatu ditu epaimahaiak irabazle, eta sari horri esker, 9.000 euro irabaziko ditu bakoitzak.

Publicidad

Sariketa 2002. urtean sortu zuten, Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuaren ekimenez, eta helburua da itzultzaileen lana aitortzea eta euskarazko sorkuntza eta literatura sustatzea.

Lanak aurkezteko betebeharren artean daude, hala nola, edozein hizkuntzatatik euskarara egindako haur eta gazte literaturaren arloko itzulpenak egitea eta lehiaketaren aurreko urtekoa izatea legezko gordailuaren data. Bestalde, ezin da aurkeztu enpresa batek egindako lana.

Guztira, 16 lan aurkeztu dituzte aurten; zortzi, haur literaturaren kategorian, eta gainontzekoak, gazte literaturaren kategorian. Lan horietatik guztietatik, haur literaturaren kategorian, Angel Erro eta Rikardo Arregi hautatu dituzte irabazle, Lawrence Schimelen 'Pronto por la mañana' eta 'No es hora de jugar' lanak bikain euskaratzeagatik. Gazte literaturaren arloan, berriz, Aitor Blancok egindako Arthur Conan Doyleren 'The memoirs of Sherlock Holmes' itzulpena aukeratu dute.

Karlos del Olmok, Nerea Hernandok, Mario Unamunok, Miren Ibarluzeak eta Karlos Zabalak osatu dute aurtengo epaimahaia, eta aipatutako itzulpen lan horien bikaintasuna nabarmendu dute.

Oraindik ez dute zehaztu noiz banatuko dituzten sariak, baina aurten, nobedade gisa, ohiko diplomez gain, zuretan eta arbelean eskuz landutako garaikurrak ere emango dizkiete irabazleei.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad