Borrar
Urgente Grandes retenciones en Rontegi, La Avanzada y el Txorierri por un accidente entre dos vehículos
Andy Murray, partida bat irabazi ostean.
Andy Murray itzuli da

Andy Murray itzuli da

Harmailatik ·

Ekainean jokatuko du berriz britaniarren arteko bere anaia Jamiek antolatutako txapelketan

Domingo, 31 de mayo 2020, 23:23

Ezer gutxi jakin izan dugu azken hilabetetan Andy Murray tenislariari buruz. Eskoziarra txapelketatik kanpo dago joan den azarotik, Madrilen Davis Kopako Finalak jokatu zirenetik, aldakan izandako arazo baten ondorioz. Talentu paregabeko kirolaria da, eta Federer maisuaren oinordekoa izan behar zuen. Baina, eta beharbada haiek baino hobea izanda, Djokovic eta Nadalen indarragatik bidean geratu zen. Ez du burua beraiek bezain kementsu, eta horrela ezin da haien aurka lehiatu.

Orain jakin dugu itzultzeko prest dagoela. Ekainean lehiatuko da bere anaia Jamiek Londresen antolatutako txapelketa batean. Ekainaren 23tik 28ra jokatuko da hori.

Murrayk Londresen igaro du konfinamendua, familiarekin batera, eta azken egunotan Jamie bere anaiarekin entrenatzen ikusi dute, jokalari britainiarrei zuzendutako txapelketa berri hau antolatu baitu horrek. Txapelketa Roehamptongo tenis zentro nazionalean jokatuko da, pista gogorrean, eta Murray anaiek, Kyle Edmund eta Dan Evans izango dituzte gonbidatu, besteak beste.

Txapelketa hau LTAren (Britainia Handiko tenis Federazioa) ekimenarekin bat egiten du, izan ere, aste honetan lau lehiaketa sortu ditu uztailerako, 16 jokalari britainiar onenentzat. Helburua jokalariei erritmoa eta diru sarrerak ematea da, nazioarteko zirkuitua geldirik dagoen bitartean.

Murray, Sir Andrew Barron Murray, munduko onena izatera heldu zen 2016an. 41 aste bota zituen gailurrean. Gutxik esan dezakete hori. Azken hamarkadako laugarren mosketaria da Federer, Nadal eta Djokovicekin batera. Winbledom birritan irabazi du. US Opena behin. Parisen eta Melburnen era izan da finalista. Guzti horren gainetik, bi urrezko domina olinpikoak ditu etxean, zilarrezko bat, eta baita Davis Kopa bat ere. Eta badago jokalari ertaina besterik ez dela esaten duena. Ongi etorri Andy!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Andy Murray itzuli da