Nork ez ditu inoiz entzun Anbotoko Mari, Tartalo, Basajaun edo Gizotxo bezalako izenak? Ziur zuk ere behin baino gehiagotan izan duzula horien berri; eta bai, ziur ere badakizula horiek euskal mitologiaren pertsonaiak direla. Baina zenbat dakizu haien inguruan? Beraien irudia ikusiz gero, identifikatzeko gai izango zinateke? Hori horrela ez bada, lasai. Aritza Bergara idazleak erremedioa bilatu dio horri.
Publicidad
Sestaotarrak hogei urte baino gehiago daramatza mitologiaren inguruko liburuak kaleratzen, baina une honetan prestatzen ari dena, bere hitzetan, momentura arte egindako «ekarpenik handiena» da. «Umeei zuzenduta dago, Aritz Garcia diseinatzaile grafikoak egindako ilustrazio paregabeak ditu, eta, gainera, QR kode baten bidez bideoak ikusteko aukera eskaintzen du ere. Liburu interatibo konpletoa da», adierazi dio egunkari honi. Etorkizunean, ikastola zein eskoletan erabil dezaten espero du ere, horrela euskal mitologiaren inguruko ezagutza helarazi eta benauldaldi berriei hedatzeko ere.
Eta euskal mitologiaren maitalea bazara, edo horren inguruko jakinmina badaukazu baina dagoeneko haurtxo bat ez bazara ere, adi. Testu honetan kontatuko dizuguna interesatuko zaizu. «Helduei zuzendutako beste liburu bat garatzen ari naiz ere, Durangoko Azokarako prest izatea espero dudana. Oso sakona izango da, eta oso konpletoa ere», gaineratu du.
'Izena duen guztia omen da' izenburuarekin datorren liburua, dena den, 4 eta 5 urte bitarteko umeei dago zuzendua batik bat, «irakurtzen hasten direnentzat», egileak berak aitortu duenez. Pertsonaia bakoitzaren azalpenak letra handiz osoturiko testu batean agertzen dira, ilustrazio dotore eta ikusgarrien ondoan kokaturik daudelarik. Liburua interaktiboa denez, QR kode batzuk ditu bere orrialdeetan, eta horiek eskaneatuz, pertsonaia bakoitzaren bideo labut bar ikus dezakezu, narratzaile batek haren inguruko informazioa eta bitxikeriak kontatzen dituen bitartean.
«Liburuaz gain, webgune bat eratzen ari gara ere. Modu horretan, euskarri fisikoa ez dutenek bideoez gozatzeko aukera izango dute», gaineratu du Bergarak. Webgunea oraindik guztiz prest ez badago ere, helbidea 'euskalmitologia.eus' izango dela aurreratu du. «Modu horretan, ikastolek edo eskolek ere haurrei euskal mitologiako pertsonaiak modu erraz eta dibertigarrian erakusteko aukera izango dutelarik», azaldu du.
Publicidad
Guztira hogeita hamar bat pertsonai mitologikok osatzen dute liburu interaktiboa. Horien artean, Tartalo, begi bakarriko izaki gaiztoa; Gizotsoa, izaki iguingarritzat hartzen den erdi gizon eta erdi otso den pertsonaia; Basajauna, basoko gizaki basatia; edota Akerbeltz, animaliak babesteaz eta Akelarreak gidatzeaz arduratzen den antxume beltza.
Bergarak berak azaltzen duenez, izakiak elementu ezberdinetan sailkatu dira liburuan; lurra, ura, sua eta haizea direlarik. «Kasu askotan argi dago, baina beste batzuetan subjetiboa izan daiteke hautaketa hori, horregatik, nire interpretazioaren arabera egin dut sailkapena», argitu du.
Publicidad
Horrela beraz, uraren atalean Lamiak (Beste kulturetako sirena edo ninfen baliokidea izanik, euskal mitologiaren pertsonaia ezagunenetako bat dena) edota Traganarrua (itsasoan gertatzen diren hondamendien erantzulea dena) aurki ditzakegu.
Suari dagokionez ordea, Herensugea daukagu (ahotik sua botatzen duen suge handi baten itxura duen dragoi gaizto bat dena); eta Sugaar (haitzuloetan bizi ziren suge hegalari baten forma duena, eta oso lotua dagoena tximistekin eta trumoiekin).
Publicidad
Haizea izeneko atalean bestalde, Lañaide (koleraren jeinua den lainoa), edota Etxejaun kokatzen dira, «azken finean, Etxejaun gure arbasoen presentzia da, ukitu ezinaren elementu bat. Horregatik kokatu dugu Haize elementuaren barruan», argitu du Bergarak.
Azkenekoz, Lur izeneko atalean, nola ez, Amalurra daukagu (lurraren jainkosa nagusia, gure ingurune naturala sortu duen berezko bizi indarra), baita Basajauna eta Basandrea, Gizotsoa edota Jentilak (kristautasunaren aurretik Euskal Herrian bizi ziren lehenengo biztanleak zirenak) bezalako pertsonaiak ere.
Publicidad
Eta bai, ziur faltan bota duzula Anbotoko Mari, nola ez, euskal mitologiako jainkosa nagusia dena. «Mari elementu guztien gainetik dagoen jainkosa da, horregatik, horietatik aparte agertuko da liburuan, eta bere espazio propioa izango du», adierazi du idazle sestaotarrak. Ezagutzen ez dutenentzat, Mari Amalurren pertsonifikazioa da naturan. Jainkosen erregina da ere, eta berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guztiak. Lurraren barrualdean bizi da, Anboto mendiko osin eta haitzuloetan, eta hori da, hain zuzen ere, Mariren bizileku nagusia. Itxura zoomorfikoak hartu ohi ditu Marik bere lurpeko bizilekuetan (zezena, aharia, akerra, zaldia, sugea, saia, etab.), eta giza itxura hartzen du, berriz, horietatik kanpokoetan.
Itxura horietako bat emakume eder eta lirainarena da, ile luzekoa, oinetarainoko tunika gorri batez jantzia, urrezko zinta bat duela bekokian. Haren mende daude emankortasuna eta uztak, eta bera da euriaren sortzailea. Maju edo Sugaar jeinuarekin ezkondurik dago. Bi seme ditu, Mikelats (zintzoa) eta Atarrabi (gaiztoa), ongiaren eta gaizkiaren arteko oreka irudikatzen dutenak.
Noticia Patrocinada
Aritza Bergarak gaztetatik izan du pasio handia euskal mitologiako pertsonaiengatik. «Institutuan Juan Manuel Etxebarriak klaseak ematen zizkidan, Jose Miguel Barandiaranekin ibilitakoa zena. Kondairak kontatzen zizkidan eta nik irrati saio baterako grabatu egiten nizkion. Gerora, unibertsitatera joan nintzen eta Jesús Altunak Antropologia klaseak ematen zizkidan, Barandiaranekin ibilitakoa bera ere. Une horretan konturatu ginen ez zegoela guzti horren inguruko ikonografiarik sortua, eta gure lehenengo liburua kaleratu genuen, arrakasta izugarria izan zuena. Horrela hasi zen dena», kontatzen du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.