UNAI SARRIUGARTE
Sábado, 19 de noviembre 2022, 13:39
Anari Alberdi musikariak bere lehendabiziko nobela kaleratu du, 'Gari eta goroldiozko'. Hala, musikagintzaren esparruan ibilbide oparoa landu eta gero, literaturaren munduan murgiltzea erabaki du, Susa argiteletxearekin batera plazaratu duen euskara hutsezko nobela honetan.
Publicidad
Bertan 50 urte inguruko emakume baten bi bidaia ematen dira ezagutzera. Lehendabizikoa zinema-aretotik etxera bitartean egindakoa da, eta bigarrenean, amaren parteko familiaren aspaldiko etxera doa. Bidaia hauexek aditzera emateaz gain, protagonistak gogoeta ugari ematen ditu ezagutzera.
Pertsonaiaren ezaugarriak eta ibilerak aintzat hartuz gero, autorearen beraren bizipen eta gogoetak hizpide ditu nobelak. Hitz gutxitan, Alberdik literatura baliatu du oraingo honetan buruan bueltaka izan dituen pentsamenduak islatzeko. Lan honetan denborak garrantzi ikaragarria aurkezten du, baita memoriak ere. Izan ere, musika sortu, nahiz literatura idatzi, atzerako izpilua begiratzen duela nabarmentzen du Anari Alberdik.
Anari Ana Rita Alberdi Santesteban 'Anari Alberdi' ezizenaz ezagun, euskal abeslaria dugu. Filologia Erromanikoko ikasketak egin zituen Gasteizen. 1997an abiatu zen musikaren munduan, eta harrezkero bakarkako bost disko kaleratu ditu, baita Petti musikari nafarrarekin elkarlanean beste bat landu ere. Irakasle ere izandakoa da Gipuzkoako zenbait ikastolatan.
Doinu goibel eta bakartiak, hitz biluziak eta atmosfera ezerosoak dira bere musikaren oinarri. 2018. urtean Adarra Saria eman zion Donostiako Udalak, euskal musika panoraman egindako lan eskerga aintzatesteko asmoz, sari hori irabazi zuen lehen emakumea izan zelarik.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.