'Analfabetoa idazle' liburuaren azala.

'Analfabetoa idazle' liburua aztertuko dute Aramaion, Irakurle klub feministak antolatuta

Saioa azaroaren 7an izango da, bertako Kultur Etxean dagoen KZgunearen gelan

Paul Picado

Sábado, 29 de octubre 2022, 22:57

Agota Kristofek idatzitako 'Analfabetoa idazle' liburua aztertuko dute, azaroaren 7an, Aramaioko Kultur Etxean dagoen KZgunearen gelan. Bi orduko saioa izango da, 18.00etatik 20.00etara, eta Irakurle klub feministak antolatu du. Liburua autobiografikoa da, eta idazleak bere bizitzaren une erabakigarrienak azaltzen ditu hamaika atal laburretan. Bestalde, Eskarne Mujika Gallastegi itzultzailea euskaratu du.

Publicidad

Agota Kristof hungariarra zen jaiotzez, baina 1956ko Hungariako Iraultza zela eta, Suitzara ihes egin zuen eta han bizi izan zen, erbesteratuta. Bere lanak, berriz, frantsesez idatzi zituen. Hasierako lanetan poesia eta antzerkia jorratu zituen, baina eleberriekin lortu zuen arrakastarik handiena.

Eskarne Mujikak ere euskaratutako 'Koaderno handia' izan zen idazlearen lehen eleberria, 1986. urtean. Hor, bere bizitzan bizi izandako gertaerak jaso zituen, besteak beste, Bigarren Mundu Gerra, naziak, sobietarrak, Gerra Hotza, heriotza, gosea eta txirotasuna. Liburuak arrakasta handia izan zuen, eta hogei hizkuntza baino gehiagotara itzultzeaz gain, zenbait sari ere irabazi zituen.

Liburu horrekin eta geroago idatzi zituen 'La Preuve' (1988. urtean kaleratutakoa) eta 'Le Troisième mensonge' (1991. urtean) liburuekin trilogia osatu zuen, gerra, hondamendi, maitasun eta bakardadeari buruz aritzeko. Horren ostean, 'Hier' izeneko bere azken eleberria plazaratu zuen 1995ean.

Hainbat sari irabazi zituen bere ibilbidean, hala nola, Frantziako Literaturaren arloko Europako Saria, 'Koaderno handia' liburuarengatik, 1986. urtean; Hungariako Kossuth saria (2011), Europako Literaturaren arloko Saria, Austrian (2008) eta Suitzako Schiller saria (1988). Euskaratutako lanei dagokienez, 'Atzo' (2003) eta 'Berdin dio: narrazioak' (2005) ditugu.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad