Borrar
Anton Arriola, joan den ostiralean, Bizkaiko Merkataritza Ganberan. Mireya López
Poloniarrak gurean
Kareletik

Poloniarrak gurean

Tamainako astakeria bere herriaren bertuteak ezagutzen ez dituen pertsona batek bakarrik adierazi ditzake

Ana Urkiza

Miércoles, 26 de marzo 2025, 10:14

Kutxabank-eko presidenteak, Anton Arriolak, ostiralean Bizkaiko Merkataritza Ganberan egin zituen adierazpenak guztiz okerrak izan ziren: euskararen kontrakoak. PP alderdiak bakarrik bere egin zituenak.

Euskara mugatzailea dela esan zuen kanpotik etorri behar duen talentuarentzat. Zaila litzatekeela, adibidez, poloniar batek Euskal Herrira etorri nahi izatea, hemen, euskara ikasi behar baldin badu. Eta are gehiago. Poloniar hori bospasei urterako etorriko balitz, eta familiarekin etorri beharko balu, ez litzaiokeela interesatuko bere seme-alabek euskara ikas dezaten. Iruzkin horiek nahikoa ez, eta ingelesez ematen den irakaskuntza eskaintza ez dela nahikoa gehitu zuen.

Euskara eta talentua talkan jartzeaz gain, bestelako gabeziarik ere erakutsi zuen Arriola jaunak. Eta horietan nagusia, hizkuntza bat mugatzailea izan daitekeela pentsatzea da. Arriola jaunak ez du erakutsi herri baten izaera zerk definitzen duen dakienik. Ez eta atzerritarrak zerk erakarrita etortzen diren ere. Asko baitira Euskal Herrira bisitan edo bizitzera etortzen direnak, bertan eskaintzen diren aukerengatik eta baita ere bere izaeragatik. Urteak daramazkite unibertsitateek eta gure geografiako hiri handiek, atzerritarrak erakartzen dituzten elementuak zeintzuk diren aztertzen. Eta hizkuntza ez da muga, inondik ere. Areago jo liteke elementu positibotzat.

Gaur goizean, Donostiako Aquarium-ean, ¡Talentua erakartzeko gakoak' izeneko jardunaldia eskainiko da, ETEKIN Ekonomia Topaketen baitan. Topaketa hauek Eusko Jaurlaritzak antolatzen ditu gure lurraldeko finantza-etxe nagusiekin elkarlanean. Ondo baino hobeto letorkioke Arriola jaunari jardunaldi horietara joatea. Topaketak euskaraz izango dira (aldibereko itzulpenarekin, nahi dutenentzat), hizkuntza sekula ez delako ezein gai lantzeko eta ezein harreman bideratzeko muga izan. Eta bertan jakitera emango dira, talentua erakartzeko zer nolako programak abiatu diren enpresetan, unibertsitateetan eta baita erakunde publikoen aldetik ere.

Tamaina horretako astakeria bere herria gutxiesten duen pertsona batek bota dezake bakarrik. Kanpokotasunak gureganatu behar ditugula pentsatzen duenak... ingelesa tarteko...

Erraza da, bada, bestela pentsatzea ere; gure herri izaerak atzerritarrak aberastu egingo dituela. Eta lanaz gain, bestelako arrazoiak izango direla poloniarrak eta beraien familiak erakarriko dituztenak. Harik eta, berton gelditu daitezen lortuko dugun arte.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Poloniarrak gurean