Seinalea: EITB | Argazkia: Pankra Nieto

Jarraitu ezazu Korrika zuzenean

Euskararen aldeko lasterketa Bizkaia zeharkatzen ari da. Ikus ezazu zuzenean, EITBko seinaleari esker

Silvia Cantera

Jueves, 31 de marzo 2022

Euskal Herri osoa korrikan jarriko duen lasterketa bueltatu da. Bazen garaia. Pandemia dela eta, bi urte izan beharrean, hiru itxaron behar izan ditugu berriro 'tipi tapa' oihukatzeko. Petoa eta zapatilak jantzi eta besterik ez dugu egin behar euskararen alde egiteko. Korrika hemen dago, eta orain geldiezina da.

Publicidad

Ostegun honetan Korrikaren 22. edizioa Amurrion hasi zen eta gelditu gabe Euskal Herri osoa zeharkatzen ari da dagoeneko. Kaitin Allende kazetariak gidatu zuen estreinaldiko ekitaldia, ilusioz eta euritakoz beterik. Neomak bandak eta Aiara dantza taldeak ere parte hartu zuten jaian. Guztira 2.500 kilometro izango dira hamaika egunetan. Milaka pertsonek hartuko dute parte AEK-k antolatzen duen lasterketa berezian.

'Hitzekin' lelopean, milaka pertsonek lagundu dute jada lekukoa bere lehenengo kilometroetan. Beti bezala, adin guztietako korrikalariek hartu dute parte. Amurrion hasi eta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Ostiral honetan Bizkaiatik pasatuko da, Gasteizetik pasatuko da eta eguna Agurainen amaituko du. Larunbat honetan Arrigorriagatik Agurainera helduko dira korrikalariak. Arratsaldean berriz Gasteiz zeharkatuko dute.

Larunbatean Iruñeatik igaroko da Korrika eta igandean Nafarroako hegoaldea zeharkatuko du. Astelehenean Iparraldera helduko da eta asteartean lekukoa Nafarroa eta Arabaren arteko muga ondora helduko da. Asteazkenean Bilbora helduko da eta ostegunean ia Bizkaia osotik pasatuko da. Azkenengo egunak Gipuzkoa eta Iparraldean izango dira. Eta igandean azken txanpa Donostian izango da. Bertan egundoko festa ospatzeaz gain, 2.500 kilometro igarotako lekuko barruan dagoen adierazpena irakurriko dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad