

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Maddi Ane Txoperenaren 'Ene baitan bizi da' izenburuko nobelan bi hari narratibo elkartzen dira. Alde batetik, Mariek protagonizatutako istorioa jasotzen da. Donibane Lohizuneko gazte honek Parisen egiten dituen ikasketak amaitu eta etxera bueltatu da uda pasatzeko asmoz. Baina aitaren etxean geratu beharrean, amonarenera joan da, Berara, eta harekin pasatuko du uda. Gazteak unibertsitateko azken lana falta du eta amonaren gaztaroan oinarritzea erabaki du; amonak, ordea, ez du batere gogoko bere gazte garaia gogoratzea. Bigarren ildoa amonaren beraren gaztaroaz kontatzen denaren inguruan antolatuta dago. Josefina, amona, gazte garaian 50eko hamarkadan Frantzia aldean neskame ibilitakoa izan zen eta haren bizipenak eraikitzen dira narrazioan. Bi hari narratibo hauek txandaka garatzen dira liburuan.
Ikusten denez, amona-biloben arteko harremanean oinarritzen da argumentua eta, neurri batean, bilobak amonaren gaztaroa azaltzeko egiten dituen ahaleginek bideratzen dute argumentuaren antolaketa, oroimenaren gaia erdigunean jarri nahi duen beste nobela bat sortuz. Bi hari narratibo horiek, dena dela, gertakarien aldetik ez dira oso bitxiak. Hau da, nobela honetako argumentuan ez da ezer berezirik gertatzen eta bai bilobak uda partean egiten dituenek, bai amonaren bizipenek, nahikoa ohikoak dirudite. Gaztea ikusten dugu Beran eta inguruko herrietan jai guztietara joaten, lagunekin harremanetan, bizitzaren erdigunea festa izango balitz bezala. Amona, bestalde, ezer berezirik gertatzen ez zaion neskamea izan zen Frantzian, arruntak diruditen argi-ilunak aurkezten dituen bizitza eraman zuelarik.
Horrela ikusita, ohiko bizitza azaltzen denez, nobela honetan 'tipismoa' nabarmentzen da, hori bai, itxura berrikoa eta noizean behin argitzen ez diren gertakariak iradokitzen direlarik. Edonola ere, elipsiaren erabilera neurtuaren eta idazkera zainduaren adibidea dugu idazlana, egileak alor hauetan arreta berezia jarri baitu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Silvia Cantera, David Olabarri y Gabriel Cuesta
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.