Borrar
Amildegitik gertu

Amildegitik gertu

Paloma Rodriguez-Miñambres

Viernes, 5 de mayo 2023, 21:15

Garai zailak bizi ditugulako inpresioa hedaturik dago pandemia agertu zenetik eta argitaratzen diren hainbat obratan atzeman daiteke hark eragindako ezinegona eta deserosotasuna. Esaterako, Beatriz Chiviteren azken poesia-liburuan. Idazle honen ibilbidea ezagun dutenentzat ez da afera berria 2020an, 'Mugi/atu' poema bilduman, erakutsi baitzuen kontzientzia sozialak garrantzia duela bere olerkigintzan. Ezin daiteke esan, beraz, 'bolizko dorrean' gordetzen den autorea denik; aitzitik, bizitza, gorabehera eta zalantza guztiez horniturik, zintzo jasota suertatzen da poema hauetan.

Liburuak hiru atal ditu (1. Hiltzear dagoen planeta batentzako soinu banda; 2. Tximeleta hilak nonahi eta 3. Tomateak loratu dira Helsinkin), zeinetan poeta adi dagoen munduan jazotzen denari. Planetak pairatzen dituen gaitzei erreparatzen die: kutsadura, klima aldaketa, merkantilismoa… Chivitek luze behatu, hausnartu duenaren ahots sendoa adierazten du, helduaroan sartzeari lotutako beste gai batzuk ere azaleratuz, hala nola, iraganaren zama, amatasuna, maitasunaren haustura, etorkizuna edo ziurgabetasunak bizieraz.

  • 'Zeozer gaizki doa' Beatriz Chivite. Pamiela. 96 or. 14 euro

Poema laburrak gailentzen dira, eta gutxiagotan dago autoreak maite dituen haikuen oihartzuna. Irudi argigarriak baliatzen ditu: etxea (sukaldea, kafeontzia, terraza), negua, atzerriko lekuak (Hong-Kong, Seul, Hackney, Paris) eta elementu garaikideen aipamenak (spotify, hashtag, Brexita). Tonuak, zenbaitetan, profetikoa edo salatzekoa dirudi: «eta dinosaurioak bezalaxe/ etorkizuneko espezien/ ipuin eta jostailu/ bilakatu gaitezen» (33 or.), «kea hartu / bizitza bota» (69 or.).

Zerbait gaizki doa, dio poetak. Horrela jarraituz gero, gainbeherari entzungor eginez, nora goazen izango litzateke galdera. Eraldaketa edo itxaropenerako tokirik ote. Chivitek egiten digu berba argiegi agian, zurztasun-sentimendua geratzen zaigularik.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Amildegitik gertu