Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Amazoniako deforestazioa. R.C.
Amazoniako erreserbetako deforestazioak %79 egin du gora Bolsonaroren gobernuarekin

Amazoniako erreserbetako deforestazioak %79 egin du gora Bolsonaroren gobernuarekin

Gizarte eta Ingurumen Institutuak aurkeztutako ikerketa batean azaldu da 2019.urtetik aurrera Brasilgo debastazio naturalak nabarmen handitu direla

Ander Retolaza

Martes, 28 de diciembre 2021, 20:36

Brasilgo zonalde babestuen deforestazioa %79 handitu da azken hiru urteetan, Bolsonaro indarrean dagoenetik alegia. Amazonasko galera hau 2016 eta 2018 urteen artekoarekin alderatu du oraintsu argitaratu den ikerketa batek, Gizarte eta Ingurumen institutuak (ISA) gauzatu duena. Txostenaren arabera, ingurumen zaintzan egindako murrizketa publikoak zerikusi zuzena du auzirarekin.

2019ko urtarrilaren 1ean lortu zuen boterea Bolsonarok Brasilen, eta, data hartatik aurrera, debastazio naturalak %138 bat handitu dira aurreko urteekin alderatuta. Datu hauek Gizarte eta Ingurumen Institutuak aurkeztu ditu haren ikerketan, Brasilgo Gobernuak basoberritzeari buruz zabaldutako datu ofizialak oinarri hartuta batez ere. Arrantza Espazialen Institutua (INPE) dela medio ere lortu dituzte informazio iturriak.

Azken egitasmo honi esker, Amazoniako Satelite bidezko Deforestazioaren Monitorizazio Proiektuak (Prodes) bildutako datuak erabili dira. Sistema horrek oihaneko suntsitze-tasak neurtzen ditu urtero, abuztuaren 1etik uztailaren 31ra bitartean gauzatzen direnak, hain zuzen ere. Ikerketaren arabera, hori da baso-soiltzeari buruzko informazioa lortzeko iturri fidagarriena. Horrela, 268 erreserba indigenetatik 20k aurten baso-soiltzearen % 80 bildu dutela ondorioztatu dute.

2021.urtean 32.864 hektarea suntsitu ziren lurralde indigenetan, hau da, 18 milioi zuhaitz baino gehiago, ISA azterlanaren arabera. «2021ean Lurralde Indigenetako deforestazioa %18,6 txikiagoa izan zen 2020an baino, eta Amazoniako deforestazio osoaren %2,5-a suposatu du», argitzen du txostenak.

Hala ere, ISAko adituek diotenez, erreserba horietan Bolsonaroren egungo Gobernuan egindako deforestazio-metaketak aurreko hiru urteekin alderatuz gero, aldaketa nabarmenak daude: «Lurralde indigenen deforestazioak %138 bat egin du gora 2019tik hona». Analisiaren arabera, Brasilgo Amazoniako lurralde babestu suntsituena Triunfo Xingu zonaldea izan da, 53.000 hektareatik gora deforestatuta izan dituena 2021ean, iaz baino %21 bat gehiago.

Murrizketak zaintzan

Era berean, argitaratu berri den txostenak azpimarratzen du ingurumen-krimenak ugaritu egin direla erreserbetan, hala nola legez kanpoko mozketa eta meatzaritza. Honek nahita eragindako suteak eta lurren okupazioa suposatu du. Gainera, deforestazioaren etengabeko hazkundeak ingurumen agintarien fiskalizaziorik eza eta delitu mota horiei aurre egiteko esleitutako aurrekontuetan jasandako murrizketak islatzen ditu; 2021ean bakarrik %40 bat galdu dute ingurumen agintariek aurrekontuetan.

Brasilgo Amazoniak 13.235 kilometro karratu landare estaldura galdu zuen 2020ko abuztua eta 2021eko uztaila bitartean. Honakoa hamabi hilabeteko epean degradatutako eremurik handiena bilakatu da azken 15 urteetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Amazoniako erreserbetako deforestazioak %79 egin du gora Bolsonaroren gobernuarekin