Borrar
Amazoniako baso-soiltzea erakusten duen argazkia. Fotolia
Amazoniako baso-soiltzea %50 handiagotu da

Amazoniako baso-soiltzea %50 handiagotu da

Izan ere, koronabirusaren itxialdiak bertan behera utzi du zonaldeak bizi duen egoera horren gaineko kontrola

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 19 de abril 2020, 00:35

Amazoniako baso-soiltze tasa %50 handiagotu da pasa den urtearekin alderatuz gero, koronabirusaren kontrol faltagatik. Izan ere, Brasil da Hego Amerikatik koronabirusaren pandemia gehien astindu duen herrialdea, 1.328 hildako eta 23.000 kutsatu baino gehiagorekin. Datuok Brasilgo Ikerketa Espazialetako Institutu Nazionalak eman zituen ezagutzera duela egun batzuk.

Erakundeak egoera hori baieztatu du sateliteetatik lortutako irudiak aintzat hartuta. Zehazki, 2020ko lehendabiziko hiru hilabeteetan 796,08 kilometro karratu galdu ditu oihanak. Iaz lehen hiru hilabeteen buruan, 525 kilometro karratu galdu zituen. Hala, egoerak txarrera egingo duela diote ekologismoaren inguruko zenbait adituk.

Koronabirusaren krisiaren ondorioz, Brasilgo Gobernuak ahalegin guztiak osasun-krisialdiari aurre egiteko jarri ditu. Brasilgo Gobernuko presidente orde eta Amazoniako Kontseilu Nazionala zuzentzen duen Hamilton Mouraok deforeztazio tasa handitzearen errua egur biltzaileei bota die. Mouraok nabarmendu duenez, sektore horrek osasun krisia erabili du, egurra legezkoa ez den eran biltzeko helburuarekin.

Mouraok deforeztazioaren krisiaren kudeaketarako kabinete bat martxan jarri du, deforestazioari lotutako ekintzak sahiesteko asmoarekin. Kabinete horretan Defentsa, Justizia eta Ingurumeneko ministerioek esku hartzen dabiltza. Plan hori amaitutakoan Jair Bolsonaro Brasilgo presidenteari aurkeztu egingo diote.

Era berean, egur bilketan Amazonian dabiltzan langileek garraiatu dute euren ustetan birusa ohianeko biztanleetaraino eta jada koronabirusa bertan hedatzen hasia da. Egoera kezkagarria eta tamalgarria da, Amazoniak ez baitu izurriteari aurre egiteko osasun-egitura zehatzik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Amazoniako baso-soiltzea %50 handiagotu da