Zurekin
Lunes, 1 de marzo 2021, 21:21
Noraino gaude baldintzatuta ume bat izan ala ez erabakitzeko garaian? Nahi eta nahi ez, emakume guztiak daude amatasunak gurutzatuta: alde batera edo bestera hartu beharreko erabakia da eta, gizartearen presioa, handia. Ustez librea izan beharko lukeen hautua, ez da hain librea. Amatasuna nola bizi duten galdetuko diete euskal gizarteko emakumeei 'Izan ala ez izan' erreportajean, astearte honetako 'Ur Handitan' saioan.
Publicidad
Atzera bueltarik gabeko erabakia da eta horrek ez du hautua errazten: emakume modura, ama izateko zenbaterainoko presioa bizi izan duten azalduko dute protagonistek. «Umerik gabeko etxea, etxe tristea» dela entzun behar izan dute gurasoen ahotik. Eta, era berean, amatasunak ingurukoen epaiketa eta kritikarako leiho bat zabaltzen duela ikusi dute, mundu guztia sentitzen dela zilegi besteek hartutako erabakiak zalantzan jarri eta iritzia emateko.
Gaztetatik, gizarteak emakume orori aurreikusten dio ama izateko desira, baina andre bezala historikoki jarraitu beharreko patua zalantzan jarri dutenen ahotsa ere ekarriko dute. Ikuspegi antinatalista ezagutuko dute: jada gainpopulatua dagoen planetara izaki gehiago ez ekartzea erabaki eta bestelako zaintza ereduak aldarrikatzen dituztenena: ama izan gabe ere, zaintza sarea ehundu duten emakumeak ezagutuko dituzte.
Gazteegia izateagatik zein helduegia izateagatik, amatasunaren gainean hartutako erabakiagatik epaituak izan diren emakumeekin egongo dira. Zilegitasun falta egotzi diete batzuei; haurrak gorrotatzea beste batzuei. Amatasunaren inguruko mito eta idealizazioak ezbaian jarriko dituzte, hain zuzen, gure protagonistek. Eta, tabuak hautsi nahian, esperantzari, minari eta atsekabeari lotutako bideak ere ezagutuko dituzte.
Maider Alustiza, Jone Miren Eguzkiagirre, Itzea Urkizu, Eukene Elordieta, Amets Ajuriagoxeaskoa, Maialen Sagues, Arantza Lasarte, Beatriz Egizabal eta Nahia Alkorta dira 'Izan ala ez izan', bizitzan erantzun beharreko galdera handietako bati ertzak topatzen entzungo ditugun ahotsak. 'Izan ala ez izan erreportajea', astearte honetako 'Ur Handitan' saioan ikusgai, 22.15ean ETB1en eta eitb.eus-en.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.