irati alonso
Sábado, 18 de septiembre 2021, 21:20
Eztabaida eta iritzi ezberdinak eragiten dituen gaia da amatasuna, tabu eta aurreiritzi asko sortzen dituenak. Hauek azaleratu eta kontzeptuaren inguruan hausnartzeko asmoz Katixa Agirrek 'Amek ez dute' liburua argitaratu zuen 2018an. «Nire esperientzian eta inguruan ikusitakoan oinarrituta begirada zintzo bat bota dut», azaltzen du idazleak. «Askotan hor dauden baina aipatzen ez diren kontuak agertzen dira», gehitzen du.
Publicidad
Gai hauen inguruan arituko da Agirre Marta Jimenez editore eta poetarekin batera Barakaldoko Libreramenten irailaren 23an arratsaldeko 18.00etatik aurrera, Kultura Ministerioaren 'Afinidades Electivas' programaren barnean. 'Amek ez dute' eta Jimenezen lehen eleberria, 'Los nombres propios', izango dira elkarrizketaren abiapuntua. Azken liburu honetan Belaundia Fu-ren ahotsaren bitartez heldu egitearen prozesua azaltzen da.
Bi emakume dira ordea 'Amek ez dute' liburuaren protagonistak, bi ama gazte. Batek, bere ume bikiak hil ditu, baineran itota. Bestea, nobelaren narratzailea, bere haurra erditzerakoan, bat-batean ohartu da ama hltzaile hori ezagutzen duela eta, hark egindakoarekin obsesionatuta, gehiago jakitea erabakitzen du. Haren inguruan ikertzen du eta horri guztiari buruzko eleberri bat idazten hasten da.
fikzioa eta errealitatea
Anti-amaren kontzeptua garatzen du Agirrek semeen hilketarekin. Honen bitartez, muturreraino eramaten ditu ama izateak sortzen dituen arazoak. «Amaren inguruan uste dugun guztia lehertarazi nahi izan dut, berriz planteatu dezagun zeintzuk diren amatasunak ekartzen dituen ondorioak. Zerotik bezala hasi naiz, honen inguruan hasi gaitezen hausnartzen lehenengo aldia balitz bezala», azaltzen du gasteiztarrak.
Halaber, umeen hilketak mahai gainean jartzeko erabili du aukera hau. «Ez da ohikoa baina gertatzen da eta ez da honen inguruan behar bezala hitz egiten», salatzen du idazleak.
Abiapuntua ikuspegi txarra den arren, amatasunaren alde onak ere agerian jartzen dira 'Amek ez dute' eleberrian. Xamurtasuna eta maitasuna bezalako elementuak presente daude, «esperientzia zein konplexua den azaltzeko».
Publicidad
Horrela, mezu argi bat transmititu baino, galderak planteatu nahi izan ditu Agirrek. «Misterioak jartzen ditut mahai gainean, bakoitzak jakingo du bere ondorioak ateratzen».
ardura, emakumeengan
Agirre berak bizi ditu amatasunaren alde guztiak: «Hasieran zaila zen bizitza profesionalarekin uztartzea. Hilabeteak aurrera joan ahala ordea, gero eta denbora gehiago duzu zuretzat eta egoera normalizatzen da».
Hala ere, umeen ardura emakumeengan gehienbat jartzen dela salatzen du. «Emakumeok oraindik dugu haurren hurbil egoteko presio hori», dio. «Gainera, etengabe jasotzen ditugu kritikak, hau edo bestea txarto egiten dugulako. Zorrotzago epaitzen gaituzte», gehitzen du.
Publicidad
Eleberri berri bat amaitzen dabil orain idazle gasteiztarra, etorkizun hurbilean oinarrituta. Galdera bat planteatzen du: «Errealitate birtuala asko zabaldu da. Zer geratzen da gure gorputzean dena digitala denean?». Amatasunarekin gertatzen den moduan, pil-pilean dagoen gaia erabiliko du pentsarazteko.
Euskal literaturak duen publiko faltaren jakitun da Agirre, horregatik garrantzitsua iruditzen zaio eskaintza handitzea: «Lan asko falta dira euskaraz: eleberriak, 'best-seller' direlakoak, saiakerak...». «Ohitura falta handia dago, gehiena gazteleraz badago, normala da hizkuntza honetan irakurtzera ohitzea».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.