UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 23 de febrero 2022, 20:02
Amak xedetzat dituen narrazio bilduma plazaratu du Goiatz Labandibarrek. 'AMEZ' titulupean, amen egunerokotasunari buruz mintzatzen da liburua, hau da, obra osatzen duten 21 narrazioek amen nondik-norakoei buruz jarduten dute.
Publicidad
Baita ama izateko edo ez izateko asmo eta pultsioez hitz egin ere, edo ama izateko edo ez izateko modu askotarikoez, kontraesankorrez, hain zuzen ere. Seme-alabek eragiten duten estutasunaz ere hitz egiten du lan berri honek.
Ostegun honetan, otsailak 24, Donostian egingo duten prentsaurrekoan emango dute aditzera liburu berria. Alberdania Argitaletxearen zigilupean burutu dute obra. Hala, prentsaurrekoan egileak berak eta argitaletxearen editore den Jorge Gimenez Bechek hitz egingo dute.
Obrak hainbat genero mota nahasten ditu. Izan ere, narrazio batzuk ironiaz beteta daude, beste batzuk kronika hutsak dira, eta gogoetan nahiz emakume zein garai zehatzen historian murgiltzen direnak ere badaude. Dena den, guzti hauexek literatur asmo berbera aurkezten dute, pertsonaien kontzientzian arakatzea, hain zuzen ere, eta irakurlea haien ekintza eta jokabideen arrazoibideetan barrena eramatea, betiere jakin-mina bidelagun izanda, noski.
Goiatz Labandibar euskal idazlea eta kazetaria dugu, azken honetan lizentziaduna delarik. Oarsoaldeko Hitza egunkarian lan egin du eta beste zenbait hedabiderekin kolaboratzaile gisa ibili ere. Egun, aldiz, komunikazio arloan dabil lanean buru belarri, udaletxe baten. Gainera, Erakurleak irakurle talde digitalaren dinamizatzailea ere bada.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.