UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 21 de junio 2021, 05:24
Amaia Telleriak 'Zuhara. Itsasoaren deia' lana kaleratu berri du. Eleberri hauxe gaztetxoentzat doa bideratuta, irudimenezko mundu paralelo batean gauzatzen delarik. Lan honen ilustrazio ezberdinak Laida Ruiz irudigileak landu ditu.
Publicidad
Zuhara da kontakizun honetako protagonista nagusia, 13 urteko neskatxa, bere adinean nerabe askori gertatzen zaion bezala lekuz kanpo gelditzen dela. Izan ere, eskolan, lagunartean eta bere egunerokotasunean ere arraro sentitzen da, ohiko mundutik kanpo, hain zuzen ere.
Hala, amari esker bere familian ederki gordeta egon den gauza baten berri jakingo du, sekretu horrek bere bizitza erabat aldatuko diolarik. Zuhara, bere ama eta amama izan ziren bezala, lamia bilakatuko da. Hori dela medio, itsas azpiko munduan hainbat abentura biziko ditu, irakurleak zur eta lur utziko dituelarik.
Telleriak lanaren inguruan nabarmendu duenez,bizitzako lehen historia bat da, Zuhararen pasadizo hau. Izan ere, liburu honen irakurleak nerabeak dira, eta, 13-14 urterekin hasten dira hauek eure oin propioez ibiltzen eta bizitzari aurre egiten. Hitz gutxitan, urte horien bueltan hasten dira pertsonak heldutasunera iristen.
Amaia Telleria idazle gipuzkoarra duela urte eskas bat murgildu zen literaturaren ibilbidean, idazle gisa lehendabiziko lana kaleratu baitzuen, 'Haize-lekuak' izenekoa. Liburu honek harrera ezinhobea izan zuen euskal literatura munduan. Hortaz, bigarren liburu hau idaztera ausartu zen, aipatutako 'Zuhara. Itsasoaren deia' izenekoa.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.