Oso zaila da koherentea izatea. Agian ezinezkoa. Baina tira, zentzudun jokatzea edo behintzat saiatzea beti dago gure esku. Aurreko astelehenean osasun mentalaren eguna ospatu genuen. Edo hobeto esanda, aldarrikatu genuen. Suizidio tasa hain altuarekin, ez dut uste ezer ospatu ahal dugunik. Baina aldi berean, ostiralean Amaia Monterok irudi bat igo zuen bere sare sozialetara eta milaka astakirten agertu ziren bere buruaz barre egiteko. Tristura eta haserrea sorrarazten didate horrelako gertakariak.
Publicidad
Nire belaunaldikoentzat, Amaia Montero idolo bat baino gehiago da. Nire nerabezaroaren soinu bandaren ahotsa da. La Oreja de Van Gogh taldean egundoko arrakasta lortu zuen eta gero bakarkako ibilbidean ere abesti ederrak sortu zituen. Pixkanaka jakin izan dugu garai goibelak bizi izan dituela eta portaera aldakorra izan duela. Gainera, bere gorputzari buruzko kritika desatsegin eta ez beharrezkoak jaso ditu azken urteetan.
Ostiral honetan, ilea nahasita eta tristura aurpegian zuela, selfie bat igo zuen Monterok. Kezkagarria da, badirudi, duela urte batzuk aipatutako arazoak bueltatu direla, edo ez dagoela momentu onean. Horregatik, hainbeste txantxa eta batere graziarik ez duten iruzkinak irakurtzeak izugarri haserretzen nau. Uste badugu ez dagoela ondo, zergatik ez dugu errespetatzen? Bizikidetza kontua baino ez da.
Duela urte eskas bat, Verónica Forqué aktoreak bere buruaz beste egin zuenean, pertsona ugari damutu ziren bere jarreraz barre egin zutelako MasterChef saioan parte hartu zuenean izandako gora beherengatik. Ez al dugu ezer ikasi? Enpatia, besterik ez dugu behar. Errespetu falta horiek guztiak ezabatuko lituzke enpatiak. Irainak eta laidozko hitzak alde batera utzi behar ditugu, batez ere pertsona horrek arrazoak dituela uste badugu. Enpatia. Besterik ez.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.