Amaia Montero
Buru-belarri ·
Aurreko astean osasun mentalaren eguna aldarrikatu genuen eta aldi berean sare sozialetan adarjotze desatzegin ugari topatu genituenSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Aurreko astean osasun mentalaren eguna aldarrikatu genuen eta aldi berean sare sozialetan adarjotze desatzegin ugari topatu genituenOso zaila da koherentea izatea. Agian ezinezkoa. Baina tira, zentzudun jokatzea edo behintzat saiatzea beti dago gure esku. Aurreko astelehenean osasun mentalaren eguna ospatu genuen. Edo hobeto esanda, aldarrikatu genuen. Suizidio tasa hain altuarekin, ez dut uste ezer ospatu ahal dugunik. Baina aldi berean, ostiralean Amaia Monterok irudi bat igo zuen bere sare sozialetara eta milaka astakirten agertu ziren bere buruaz barre egiteko. Tristura eta haserrea sorrarazten didate horrelako gertakariak.
Nire belaunaldikoentzat, Amaia Montero idolo bat baino gehiago da. Nire nerabezaroaren soinu bandaren ahotsa da. La Oreja de Van Gogh taldean egundoko arrakasta lortu zuen eta gero bakarkako ibilbidean ere abesti ederrak sortu zituen. Pixkanaka jakin izan dugu garai goibelak bizi izan dituela eta portaera aldakorra izan duela. Gainera, bere gorputzari buruzko kritika desatsegin eta ez beharrezkoak jaso ditu azken urteetan.
Ostiral honetan, ilea nahasita eta tristura aurpegian zuela, selfie bat igo zuen Monterok. Kezkagarria da, badirudi, duela urte batzuk aipatutako arazoak bueltatu direla, edo ez dagoela momentu onean. Horregatik, hainbeste txantxa eta batere graziarik ez duten iruzkinak irakurtzeak izugarri haserretzen nau. Uste badugu ez dagoela ondo, zergatik ez dugu errespetatzen? Bizikidetza kontua baino ez da.
Duela urte eskas bat, Verónica Forqué aktoreak bere buruaz beste egin zuenean, pertsona ugari damutu ziren bere jarreraz barre egin zutelako MasterChef saioan parte hartu zuenean izandako gora beherengatik. Ez al dugu ezer ikasi? Enpatia, besterik ez dugu behar. Errespetu falta horiek guztiak ezabatuko lituzke enpatiak. Irainak eta laidozko hitzak alde batera utzi behar ditugu, batez ere pertsona horrek arrazoak dituela uste badugu. Enpatia. Besterik ez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.