4.000 urteko misterioa gordetzen du barruan 'Amaia Lapitz eta Festoseko diskoa' liburuak, Katixa Agirreren azken lanak. Idazle gasteiztarrak Amaiaren abenturak biltzen dituen hirugarren obra kaleratu berri du (Elkar, 15,50 euro). Oraingo honetan, protagonista udalekuetan dagoela, bere laguna den Ariane bahitu egingo dute. Amaiarekin nahastuta eramango dute eta lagunaren arrastoari jarraituz Egeo itsasoko Greziako uharteetara iritsiko da. Abenturaz betetako bidaia honetan, Amaiak Arianaren ahotik ezagutuko du Kretako Minotauroaren istorioa.
Publicidad
Bahitzaileak asmo argia du: Kretan, indusketa-lanetan arkeologo batzuek aspaldi topatu eta duela gutxi lapurturiko Festoseko diskoa berreskuratu nahi du. Eta bidean, bere laguna lapurren atzaparretatik salbatzea lortuko du. «Amaia arkeologo baten alaba da eta amaren pausoak jarraituz abentura pilo bat bizitzen ditu», azaldu du Agirrek. 2010 urtean sortu zuen protagonista hau eta ordutik hona beste bina abenturatan murgildu du Amaia: 'Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia' (2010) eta 'Amaia Lapitz eta Kartagoko ermandade sekretua' (2013).
Zortzi urte geroago, Lapitzen jarraitzaileei beste abentura bat aurkezten die orain Agirrek. «Misterio batekin egingo du topo, Festoseko diskoarekin. Eta tarteka gaizto bat agertuko da», aurreratu du idazleak, 4.000 urteko denbora saltoa proposatzen diguna. Aurrekoetan, Amaia Mexikoko hondakin maien eremuan aztarnategiko zuzendariaren gorpuarekin egin zuen topo. Hori gutxi balitz, hurrengoan bizi izan zuen abentura ere harrigarria izan zen. Udaberri Arabiarraren hasierako matxinada egokituko zitzaien parean. Gainera, Kartago zaharreko hondakinen misterioan sartuta ikusi zuten euren burua nahi gabe.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.