Borrar
Katixa Agirre, bere liburuaren aurkezpenean. Elkar
'Amaia Lapitz eta Festoseko diskoa': 4.000 urteko misterioa kontatzen duen abenturaz beteriko liburua

'Amaia Lapitz eta Festoseko diskoa': 4.000 urteko misterioa kontatzen duen abenturaz beteriko liburua

Katixa Agirre idazle gasteiztarrak Lapitzen nondik-norakoak kontatzen dituen hirugarren liburua kaleratu berri du. Istorioa Kretan kokatzen da eta bertan «abentura pilo bat biziko dituela» aurreratu du

Miércoles, 30 de junio 2021, 22:06

4.000 urteko misterioa gordetzen du barruan 'Amaia Lapitz eta Festoseko diskoa' liburuak, Katixa Agirreren azken lanak. Idazle gasteiztarrak Amaiaren abenturak biltzen dituen hirugarren obra kaleratu berri du (Elkar, 15,50 euro). Oraingo honetan, protagonista udalekuetan dagoela, bere laguna den Ariane bahitu egingo dute. Amaiarekin nahastuta eramango dute eta lagunaren arrastoari jarraituz Egeo itsasoko Greziako uharteetara iritsiko da. Abenturaz betetako bidaia honetan, Amaiak Arianaren ahotik ezagutuko du Kretako Minotauroaren istorioa.

Bahitzaileak asmo argia du: Kretan, indusketa-lanetan arkeologo batzuek aspaldi topatu eta duela gutxi lapurturiko Festoseko diskoa berreskuratu nahi du. Eta bidean, bere laguna lapurren atzaparretatik salbatzea lortuko du. «Amaia arkeologo baten alaba da eta amaren pausoak jarraituz abentura pilo bat bizitzen ditu», azaldu du Agirrek. 2010 urtean sortu zuen protagonista hau eta ordutik hona beste bina abenturatan murgildu du Amaia: 'Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia' (2010) eta 'Amaia Lapitz eta Kartagoko ermandade sekretua' (2013).

Zortzi urte geroago, Lapitzen jarraitzaileei beste abentura bat aurkezten die orain Agirrek. «Misterio batekin egingo du topo, Festoseko diskoarekin. Eta tarteka gaizto bat agertuko da», aurreratu du idazleak, 4.000 urteko denbora saltoa proposatzen diguna. Aurrekoetan, Amaia Mexikoko hondakin maien eremuan aztarnategiko zuzendariaren gorpuarekin egin zuen topo. Hori gutxi balitz, hurrengoan bizi izan zuen abentura ere harrigarria izan zen. Udaberri Arabiarraren hasierako matxinada egokituko zitzaien parean. Gainera, Kartago zaharreko hondakinen misterioan sartuta ikusi zuten euren burua nahi gabe.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Amaia Lapitz eta Festoseko diskoa': 4.000 urteko misterioa kontatzen duen abenturaz beteriko liburua