

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Jueves, 30 de abril 2020, 20:21
Amaia Gabantxo Chicagon dago konfinatuta, izan ere, han bizi da gaur egun, Chicagoko Unibertsitatean euskara, literatura eta sormen idazkera irakasten baititu. Han zegoela, #basquevideopoems proiektua abian jartzea pentsatu zuen. Horrela, berak ingelesera itzulitako 'Six Basque Poets' liburuan agertzen diren sei euskal idazleren poema bana hartu eta YouTuben eskaini ditu.
'Six Basque Poets' liburua 2007. urtean argitaratu zuen Gabantxok, eta hor, Bernardo Atxaga, Miren Agur Meabe, Joseba Sarrionandia, Kirmen Uribe, Rikardo Arregi etaFelipe Juaristi EL CORREOko kolaboratzailearen poemak biltzen dira. Sei horiek aukeratu zituen azken urteetan euskarazko poesiaren garapenean eragin handia izan zutelako, hain zuzen ere. Editorea Mari Jose Olaziregi izan zen.
Oraingoan, beraz, sei poema aukeratu ditu, baina ez edozein, baizik eta pandemiak gugan pizten dituen sentimenduekin lotura izan dezaketenak. Orain arte lau kaleratu ditu Youtubeko kanalean: Bernardo Atxagaren 'Adam & Life', Rikardo Arregiren '66 Lines From the City Under Siege', Kirmen Uriberen 'The Cuckoo' eta Miren Agur Meaberen 'Questions'.
Atxagaren poemak Adan eta Evak paradisua utzi eta gero izan zuten gripeari buruz hitz egiten du. Rikardo Arregirenak, hiri setiatu batean bizitza nolakoa den adierazten du. Kirmen Uriberenean, gizakiak natura kontrolatu eta menderatzeko duen guraria jasotzen da, eta naturak, bere bideari jarraitzeko duen gaitasuna aipatzen da ere bai. Azkenik, Miren Agur Meabek, atzean utzitako ametsen inguruko gogoeta egiten du bere poeman.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.