Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Viernes, 20 de octubre 2023, 20:54
Amaia Elizaran dantzari eta koreografo tolosarra Quebecen bi hilabeteko egonaldi artistikoa egiteko aukeratu dute. Sorkuntza egonaldi hau Québec-Pays Basque programaren barruan kokatzen da eta bere helburu nagusia Queben eta Euskadiren agente kulturalen, artisten, sortzaileen eta kulturgintzaren arteko lankidetza sustatzea da.
Elizaranek 'Mar'-en garatu zituen ideiak eta lan metodoa erabili nahi ditu urrats bat gehiago emateko eta talde askoz zabalago batekin noraino irits daitezkeen ikusi nahi du. Horrela, tolosarrak École de Danse Contemporaine de Montrealen egingo du lan Lanbide Heziketako ikasleekin. Gainera, 'Mar-Bi' izeneko proiektua garatuko dute.
Tolosakoak dantza garaikideko zazpi pieza original sortzeaz gain, proiektu kultural desberdinetan hartu du parte azken hamar urteetan. 2013an graduatu zenetik, James Wilton, John Ross, Jessica Kennedy, Adam Russell, Iker Arrue, Iris Heitzinger, Hilde Koch eta Judith Argomániz bezalako koreografoekin egin du lan.
2015etik bere proiektu propioetan dabil lanean, Amaia Elizaran izenpean. 2020an 'Óró' proiektuan hartu zuen parte. Arte eszenikoak beste arte diziplina batzuekin eta hizkuntza gutxituetako kulturekin elkartzen ditu Capitalidad Cultural Galway (Irlanda) 2020ren barruan.
Koreografo eta interpretatzaile tolosarrak bere proiektu artistikoaren garapena eta Rouge Elea taldeko lana, biak, uztartzen ditu. Horrez gain, Alos Quartet, Liam Ó Maonlaí eta Oreka TX taldeen kontzertuetan kolaboratzen du. Etxepare Euskal Institutuak eta Conseil des Arts et Lettres de Quebec-ek, Gipuzkoako Dantzagunearekin batera, martxoan argitaratu zuten Montrealen sorkuntza proiektua egiteko deialdi hau.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.