UNAI SARRIUGARTE
Martes, 29 de junio 2021, 21:33
Amaia Egidazu idazle durangarraren 'Dorotea' album ilustratuak Etxepare Saria eskuratu du. Obra Pamiela argitaletxeak argitaratuko du aurtengo udazkenean. Lana 30 libururen artean gailendu da. Egidazuk 5.000 euroko diru-laguntza jasoko du obra honi esker.
Publicidad
Epaimahaiak nabarmendu duenez, natura, kultura, tradizioa eta traizioa maisuki nahasten ditu obra honek. Testuek paralelismoak, segidak eta errima paregabeak eskaintzen dituzte, euren esanetan. Era berean, ilustrazioei dagokienez, horiek bihurrikeria delako bat aurkezten dute, iragana eta orainaren artean jokatuz, hain zuzen ere. Epaimahai hauxe euskal literatura esparruko hiru pertsonai esanguratsuk osatu dute, hala nola, Leire Salaberria ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak.
Amaia Egidazu biologo, idazle eta ilustratzaile bizkaitarra dugu. Biologian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. Izan ere, txikitiatik izan du ingurumenarekiko zaletasun moduko bat. Hortaz, ingurumena eta energia berriztagarrien sektorean ibili izan da lanean zenbait urtetan. Egun, berriz, amatasuna eskola aktibo batetako zaintzaile lanarekin uztartzen du. Kaleratu berri duen lan ilustratuaz gain, Tamara Chubarovskyren errima-sortak eta ipuinak euskarara itzuli eta moldatu ditu. Bizkaitarrak betidanik izan ditu gustoko arte plastikoak, eta, baita sormen lanak ere.
Nafarroako toki-entitateetako Euskara Zerbitzuek, Nafarroan literatur sari esanguratsu baten hutsunea zegoela ikusirik, eta, beraz, literatur lehiaketen alorrean erreferentzia izatea bilatzen zuen saria sortzeko erronka ikusita, Etxepare sariak antolatu zituzten lehendabizikoz 2004. urtean. 2009. urtetik aurrera, Etxepare beka izateari utzi eta sari bilakatu da. Izan ere, horrela lehiatzen diren albumak bukatuta aurkezten dituzte lehiakide ezberdinek.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.