

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Mikel Garcia
Miércoles, 3 de mayo 2023, 16:55
Anboto mendilerroko hirugarren tontorrik garaiena da Alluitz, 1.034 metroko altuerarekin. Mendiaren ezaugarri nabarmenena honen amildegiak dira, 600 metroko hormak dituztenak. Arrisku handirik gabe ailegatu daiteke tontorrera ibilbide honetatik, baina bidea gogorra da. Hiru kilometrotan 700 metroko desnibelari aurre egin behar zaio.
Abadiñoko Atxarteko harrobian dagoen aparkalekutik hasten da ibilbidea, Santo Cristo ermitaren ondoan dagoen bidetik. 250 metro aurrera egin ondoren, ezkerrean 'Alluitz' adierazten duen seinale bat ikustean bide harritsuko bidea hartu behar da. Jarraian igoera leuneko pagadi batean sartzen da bidea.
Distantzia: 5,8km
Gehieneko altitudea: 1.034m
Irteera-puntua: Atxarteko harrobia (Abadiño)
Zailtasuna: Ertaina
Basogunea amaitu arte jarraitu behar da aurrera, landaeremu ireki batekin topatu arte, eta bertan malda aldapatsua hartu, Artolako lepora iritsi arte. Bertan goi tentsioko dorre bat eta seinalez betetako zutoin bat daude. Ezkerrean Astxiki dago eta eskuinean Alluitz, ibilbidearen helmuga.
Hemen hasten da zatirik gogorrena eta zailena, 430 metroko desnibela duen aldapa harritsu batetik igor behar delako. Seinaleen zutoinetik abiatuta, eskuinera doan bidea hartu behar da horretarako. Alluitzerantz igotzeko ezkerretik inguratu behar da mendia, ipar-mendebaldetik.
Malda igotzerakoan, harri handi bat aurkituko da bidean, hori inguratu behar da eskuinetik gora jarraitzeko, harri artean eta zenbait puntutan eskuen laguntzaz gailurrera iristeko. Gure erreferentzia ia mendi puntan kokatutako pago bakarti bat izango da. Zuhaitzera iristean, Alluitzeko tontorra pagotik ezkerrera metro gutxira dago.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La explicación al estruendo que sobresaltó a Valladolid en la noche del lunes
El Norte de Castilla
La mejor hamburguesa de España está en León
Leonoticias
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.