Borrar
Fotolia
Aliantzen garrantzia

Aliantzen garrantzia

Bete-betean ·

Nazioarte mailako harremanak eta aliantza egokiak izatea oso garrantzitsua da. Estatuen arteko elkarlana erabakigarria da

Miércoles, 8 de junio 2022, 16:58

Herrialdeen arteko aliantza eta loturek arrazoi historikoak izaten dituzte, baita erlijiosoak eta ekonomikoak ere. Serbia eta Errusiaren artekoak baditu elementu horiek. Jugoslavia lehertu zenean, eta horrekin batera gerra piztu zenean han, Serbiak Errusiaren apoioa izan zuen. Estatu balkaniko horren barruan zegoen Kosovo probintzia estatu independente gisa eratu zenean, Errusiak ez zuen hura errekonozitu (ezta Espainiak ere). Bosnia-Herzegovinan egoera oso delikatua da. Estatu horretako entitate serbo-bosniarrak Serbiarekin batu nahiko luke. Bestetik, Kosovoko iparraldean dauden serbo-kosovarrek ere Serbia barruan egon nahiko lukete. Gatazka horiek luzaroan iraun dezakete, gerrarik gabe, Zipre irla zatituan gertatzen den bezala, baldin eta bake ahul eta ezegonkor hori erakunde supraestatalek (EBk edo OSCE-ESLEk, adibidez) bermatzen badute, eta gatazkan interesak dituzten estatuek (Zipreko kasuan Grezia eta Turkiak) statu quoa hautsi nahi ez badute. Serbiak EBn sartu nahi du eta, aldi berean, Errusiarekin lotura estua mantendu nahi du. Dilema zaila gaurko egoeran. Lavrov Errusiako kanpo-arazoetako ministroak Belgradora joan nahi izan du, baina ezin izan du, inguruko estatuek -Bulgaria, Ipar Mazedonia eta Montenegrok- aireko espazioa itxi diotelako. Putini ez zaio lagunik geratzen Europan, Serbia eta Hungariako eskuin muturreko Orbán lehen ministroa izan ezik. Gerrak jarraitzen badu, Putinek Txinaren magalera joan beharko du, ezinbestean. Nago Errusiako eliteek ez luketela hori begi onez ikusiko.

Batek daki zer mundu mota izango dugun urte batzuk barru. NBE, Nazio Batuen Erakundeak antolatutako Aldaketa Klimatikoari buruzko gobernuarteko aditu-taldeak plazaratu duen Seigarren Ebaluazio-Txostenaren ondorioak oso kezkagarriak dira. India eta Pakistanen udaberri honetan jasaten ari diren muturreko beroa ohikoa izango omen da aurrerantzean; horrek ondorio larriak ekarriko ditu. Gerrak eta krisi klimatikoak politika eta estrategia asko aldaraziko dituzte. EBk batasuna eta elkargunea mantentzen baditu, babesleku ona izan daiteke bere barruan egotea. Erresuma Batuan Brexitaren alde zeuden askotxo damutu dira dagoeneko, erabaki horren emaitzak ez direlako uste bezain onak izaten ari. Estatuen arteko harreman-guneetan, lagun eta aliantza egokiak izatea oso inportantea

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aliantzen garrantzia