

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Miércoles, 2 de abril 2025, 21:45
Zortzi urte igaro dira Iker Galartzak Gure Zirkua martxan jarri zuenetik eta maiatzaren 4tik 17ra bitarte interesdunek ikuskizun honen bederatzi emanaldiez gozatu ahalko dute Algortako Portu Zaharreko parkean. Zortzigarren birari hasiera emango zaio hasiera horrela eta, bitxikeria gisa, egitasmoa eskuinaldean eskainiko den lehen aldia izango da. Sarrerak astearte honetatik, apirilaren 1etik, daude eskuragarri gurezirkua.eus atarian.
Lehen emanaldia maiatzaren 4an, igandea, izango da 17.00etan eta, ostean, ostiral, larunbat eta igandeetan izango dira. Bi ostiraletan, 9an eta 16an, arratsaldeko 19.00etan irekiko da karpa; bi larunbatetan, 10ean eta 17ean, emanaldi bikoitza izango da, lehena 16.30ean eta bigarrena 19.00etan, eta maiatzaren 11n ere bi izango dira, 12.00etan eta 17.00etan.
Bere arduradunek nabarmendu dutenez, sorreratik izan du Gure Zirkuak karpak ahalik eta lurralde, eskualde eta herri gehienetara eramateko helburua, «baita zirkurik sekula ikusi gabeko herrixketara ere». «Ahalegin horretan, taldeak urrun edota iristeko zail ziruditen hainbat eremutara iristeko erronka bete du», gaineratu dute. Hala ere, oraindik ere bada zapaldu ez duen euskal herrialderen bat, eta horregatik, bira honen xedea bertara iristea izango duela jakinarazi dute zirkutik.
Antolatzaileek gogorarazi dutenez, «nortasun berezi, xelebre eta irribarretsua duten artistez osatutako konpainiak ezinezkoarekin jolas egin asmo du, eta beren ametsetako ikuskizuna eskaini. Beren arte eskuzabal eta herrikoia erakutsi nahi digute. Beren lanbidea, edertasuna eta ausardia elkarbanatu nahi dute herri osoarekin, adin eta maila guztietako herritarrekin».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.