Txikon lemoar mendizaleak Everesterako bidea hartuko du Ama Dablam (6.858) tontorra zapaldu ondoren
MENDIA ·
Berarekin batera igoera Jonatan Garciak eta Pasang, Cheppal eta Kalden sherpak osatu duteMENDIA ·
Berarekin batera igoera Jonatan Garciak eta Pasang, Cheppal eta Kalden sherpak osatu duteUNAI SARRIUGARTE
Martes, 28 de enero 2020, 01:10
Alex Txikon lemoar mendizaleak Ama Dablam (6.858) mendiaren tontorra zapaldu berri du. Berarekin batera igoera Jonatan Garciak eta Pasang, Cheppal eta Kalden sherpak osatu dute. Datozen egunotan atseden hartu eta indarberritzen diren heinean, Everesterako bidea hartuko du boskoteak.
Publicidad
Azken egunotan momentu txarrak igaro dituzten arren, haizete bolada zakarrak tarteko, azkenean mendiaren tontorrera iritsi dira. Hauxe lorpen ikaragarria izan da boskote honentzat, neguan goraino iristea zail xamarra baita. Jada beheko kanpalekuan daude, hortaz mendiaren puntara iritsi diren inguruko dudarik ez dago.
Txikonek duela egun batzuk nabarmendu zuenez, oso igoera gogorra izan da. Azken egunotan jasandako haizete gogorrek duela egun batzuk hirugarren zelaian geratzea eragin zien. Izan ere, Himalaia mendilerroak neguan egoera klimatologiko oso kaxkarra aurkeztu ohi du.
Aipatu bezala, hurrengo egunotan atseden hartu eta Everesterako bidea hartuko dute espedizioko kideek. Everestera oxigerorik gabe neguan egingo duen lehendabiziko igoera izango da Alex Txikonentzat. Hala, hurrengo egunotan ikusiko dugu ea abentura zail hau errealitate bihurtzen ote den.
Alex Txikon bizkaitar alpinista eta aizkolaria da. 13 neba-arrebatan gazteena da. Txikitatik izan zuen mendizaletasunaren aldeko grina. Ganzabal Mendi Taldearekin batera Pirinioetara, Europako mendietara eta Alpeetara joan zen nerabea zela. 17 urterekin Pamir mendilerrora bidaiatu zuen, eta 21 urte besterik ez zuela bere lehenbiziko zortzimilakoa igo zuen, hain zuzen ere, Karakorum mendilerroko Broad Peak (8.051 m) mendia. Harrezkero, 30 espedizio ingurutan esku hartu du, baita 14 zortzimilakoetatik 10 igo ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.