Karla Fernández de Gamboa Vázquez
Sábado, 22 de octubre 2022, 22:49
Jesus Mari Olaizola Lazkanok, 'Txiliku' goitizenez ezagunak, askotan aitortu du ahozko literaturaren miresle dela, eta Elkar argitaletxeak kaleratu berri duen 'Zozo ergelak eta azeri gaiztoa' mirespen horren adierazgarria da. Liburuan bertan azaltzen den moduan, Txiliku bi herri-ipuinetan oinarritu da kontakizun hau sortzeko: 'El alcaraván y la zorra' (Mª Angustias Nuevo Marcosek 2003an jasoa) eta 'Azeria eta elurra' (Jose Mari Larreak 1988an argitaratua azkenekoz 'Ixtorio-misterio andana bat' liburuan). Haiek bezala, idazle zarauztarraren liburu honek ere baditu alegien ezaugarri esanguratsuenak. Fabula honen pertsonaia nagusiak giza naturaren alderdien irudikapenak diren eta gizaki gisa hitz egiten duten animaliak dira: Xoxope eta Xoxopa zozo beldurti eta sineskorrak, Lukianton azeri maltzur eta enbusteroa, eta ugatz indartsu eta buruargia.
Publicidad
Txiliku | E. Morente Elkar. 44 orr.10,60 euro
Xoxope eta Xoxopa zoriontsu bizi dira lorategi baten ereinotzean haien lau txitekin batera harik eta Lukiantonek, gezur eta engainuekin, zozokumeetako bi eramatea lortzen duen arte. Azeriaren iruzurkeriaz ohartzen direnean eta beste bi kumeak hazi eta hegan ikasi dutenean, zozoek mendekua hartzea erabakiko dute eta, horretarako, ugatzari eskatuko diote laguntza. Mota honetako alegien trama sinplea dirudien arren, irakaspen moral inplizitua transmititzen dute, hau da, ideia abstraktu bat nahiko hitz gutxitan transmititzen dute, eta horregatik kontakizun konplexuak eta aberatsak dira, ezinbestekoak haurren heziketa literarioan.
Txilikuren idazkeraren joritasuna eta kadentzia bikaina da kontakizuna ozen irakurtzeko. Era berean, Enrique Morenteren marrazki koloretsu eta dinamikoak bat datoz gertakizunen erritmo biziarekin eta pasarte batzuen umorea nabarmentzen dute. Hitz gutxitan, oso liburu gomendagarria da haurrei kontatzeko eta haiekin batera giza izaerari buruz hausnartzeko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.