Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Indarkeria matxista irudikatzen duen argazkia. Fotolia
Aldundiek arreta psikologikoko 4.200 zerbitzu baino gehiago eskaini dizkiete indarkeria pairatu duten emakumeei

Aldundiek arreta psikologikoko 4.200 zerbitzu baino gehiago eskaini dizkiete indarkeria pairatu duten emakumeei

Hala, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen SATEVI Biktimei Laguntzeko Zerbitzuaren 24 orduko telefono-deiak %25 igo dira martxotik apirilera bitartean

UNAI SARRIUGARTE

Sábado, 16 de mayo 2020, 21:18

Aldundiek arreta psikologikoko 4.200 zerbitzu baino gehiago eskaini dizkiete indarkeria jaso duten emakume ezberdinei. Kasu gehienak osasun-krisia baino lehen eman baziren ere, aldi horretan artatzen jarraitu dira. 200 kasu inguru kasu berriak dira. Hala, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen SATEVI Biktimei Laguntzeko Zerbitzuaren 24 orduko telefono-deiak %25 igo dira martxotik apirilera bitartean. Apirilean, aldiz, %25 inguru jaitsi dira salaketak.

Emakumeen aurkako indarkeriaren esparruan Eusko Jaurlaritzak, Foru Aldundiek, udal ezberdinek eta Emakundek alarma-egoeraren hasieratik eutsi diete indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei bideratutako baliabide eta zerbitzuei. Hori dela medio, koronabirusaren ezohiko egoerara egokitu dituzte zerbitzuak.

Aipatu bezala, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek igorritako datuen arabera, itxialdia abiatu zenetik apirila amaitu arte, hiru aldundiek 4.200 saio baino gehiago eskaini dituzte indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arreta psikologiko espezializatuko zerbitzuen bitartez. 1.209 zerbitzu Araban izan dira , 2.233 Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, 687. Zerbitzuek emakumeen 1.479 kasu aktibo suposatzen dute. Kasu gehienak osasun-krisia baino lehenagokoak ziren.

Emakunde Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, Euskal Autonomia Ekidegoko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aldundiek arreta psikologikoko 4.200 zerbitzu baino gehiago eskaini dizkiete indarkeria pairatu duten emakumeei