Borrar
Aldarte kontentagaitza

Aldarte kontentagaitza

Paloma Rodriguez-Miñambres

Domingo, 21 de enero 2024, 00:40

'Munduko Poesia Kaierak' -Juanjo Olasagarre itzultzaile eta Maialen Berasategi hitzaurrearen arduradun- aurkezten du Philip Larkin poeta ingelesaren antologia bat, 54 olerkiz osatua eta Larkinek argitara eman zituen lau liburuetatik hautatua.

Larkin oso olerkari ezaguna izan da Erresuma Batuan eta horren froga dugu poeta ohoratuaren kargua eskaini ziotela baina errefusatu zuela, ez baitzuen interesik bizitza publikoan. Liburuzaina ogibidez, nahiz eta Amis bezalako idazleak bere lagunen artean zeuden, jarrera mesfidatia zuen jendaurrean ezagun bilakatzeko (misantropoa eta pentsamendu eskuindarra izatearena alde batera utziko dugu).

Euskaraz egindako itzulpen honetan, batetik, Larkinen tonu garratza eta hartzailearekiko hurbiltasuna -ia elkarrizketazkoa- edirengo ditugu, zeinetan emozio sakonak, baina beti eutsiak, islatzen diren. Bestetik, gizarte garaikidearen miseriak eta makurrak -zahartzaroaren ajeak ('Ergel zaharrak')- antzemateko erakutsi zuen gaitasuna bertsoetara eraman zuen, bere umore sen berezia (batzuetan sarkastikoa eta zakarra izan zitekeena) poemez jabetzen zelarik.

Erretorika jasoa eta sentimentalismoa alboratuta, eguneroko aferez izkiriatzea deliberatu zuen, esate baterako, diruaz, familiako gertakariez edo anbulantzia batez. Ildo horretatik, poeta britainiarrak uste zuen idazteak zerikusia zuela gauzakiak zaintzearekin, hortik jaiotako esperientzia anitz eta konplexua ahanzturatik ateratzen saiatzeko, bulkada hori arte ororen hondoan zegoelakoan.

Liburuen artean murgildurik bizi zen funtzionario gris horren itxurapean, begirada eszeptiko bezain zolia baliatzen zuen olerkietan, existentziaren iheskortasun etsigarriaz jakitun, irakurleak hunkitzea lortzen duena. Bere obran bakardaderako joera eta mina azaleratzen dira bai, baina poema bikainak ondu zituen gizakiaren ahuleziaz hausnartu bitartean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aldarte kontentagaitza