Egun hauetan Kobetamendiko joan etorria faltan botatzen dugu musika maite dugunok. Bilbao BBK Live jaialdiak online atal bat eskainiko du, baina ez dizkio aurten ateak irekiko bizkaitarrei eta urtero datozen milaka atzerritarrei
Urtero desberdina da. Hasteko, kartela izugarri aldatzen da. Green Day, Gorillaz, Pixies, Rosalía, Muse... Genero gehienak disfrutatzeko aukera izan dugu Bilbao BBK Liven. Eta aurtengo taldeak online ikusi behar izango dira. Eszenatokien diseinua erabat aldatzen da ere urte bakoitzeko. Baina, egia esan, badira beti errepikatzen diren elementuak. Lagunak, giro alaia, bozgorailuen hotsa... eta aldapak, nahiz eta aurtengoak Kobetamendikoak baino, koronabirusak inposatutakoak diren.
Publicidad
Mendi magalean jaialdi bat ospatzea oso berezia da. Zuhaitzen gerizpea, hiri osoko ikuspegiak, belarra... Baina ezin ditugu aldapak ahaztu. Autobusaren zain egon ondoren, Beyenaren lantegitik BBK Live-era kilometro bateko distantzia dago, gutxi gorabehera. Paseotxo atsegina, baina tortura txikia ailegatzeko irrikan zaudenean. Izan ere, urtero nire buruari esaten diot jaialdia amaitu ondoren bertara bueltatu behar dudala, baina ez dut inoiz betetzen. Ez naiz Kobetamendira igo kontzerturen bat disfrutatzeko ez bada. Azkenengo aldia, izan ere, Berri Txarrak taldeak Bilbon emandako azkenengo zuzenekoa izan zen.
Bueltatzearen 'promesa' hori behin baino gehiagotan etorri zait burura azken egun hauetan. Kobetamendi disfrutatu nahiz eta bertan milaka pertsona ez egon. Agian hobeto, «dena» niretzat. Baina tristura handia sortarazten dit makrokontzerturik gabeko uda.
Musika zuzenean beste modu batean gozatzeko aukera izango dugu. Hori ukaezina da eta oso interesgarria izan daiteke. Ahotsa eta gitarra, besterik gabe. Izan ere, ostiral honetan Euskalduna Jauregian Amaralek eman zuen kontzertua oso aukera berezia izan zen taldea inoiz ez bezala gozatu ahal izateko. Horrela jaio ziren abestiak, eta horrela erakutsi zituzten. Baina aste honetan, sentitzen dut, nire oroitzapenak Kobetamendira naramate. Badakizue, gogozko tokian, aldaparik ez.
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.