Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 20 de mayo 2021, 22:58
Aldaketa klimatikoak labar-pinturak azkarrago hondatzen dituela mahaigaineratu du azterketa batek. Indonesia hegoaldeko Sulawesi uhartean kokatuta dagoen Maros-Pagnkepeko haitzuloetan eta babeslekuetan dauden kolore gorri eta moreko pigmentuekin landutako marrazkiok 20.000 eta 45.000 urte bitartean dituzte. Bertan, esaterako, nazioartean egun bitarte antzeman diren eskuen irudi zaharrenak daude.
Zenbait zantzuk aditzera eman zuten, pinturok gero eta hondatuago zeudela. Dena den, gaur egun bitarte ez zegoen hondatze prozesu horren inguruko edonolako arrazoi zehatzik. Azken urteotan, marrazkiok dauden esparruetan arrokaren gainazalean altxatzen hasita dauden printzak ikertu dituzte, eta, bertan kaltzio sulfato eta sodio kloruro gatzak topatu dituzte hor nonbait.
Hortaz, gatzok izan daitezke, ikerketak dioenez, pintura horien hondatzearen erantzule nagusiak. Izan ere, gatz horiek kristalak eratzen dituzte, eta, baita horiek arroka paretak puskatu ere. Azterketa honetan parte-hartu duten zientzialariek adierazi dutenez, euri-aldi eta lehorteen arteko tenperatura eta hezetasun-aldaketak oso aproposak dira gatz-kristal horien sormen prozesuan, baita klima aldaketaren harira, horien sormena areagotzen dela nabarmendu ere.
Esan bezala, azterketa Scientific Reports aldizkarian kaleratu dute. Bertan ikertzaile uzta oparoak esku hartu du, hala nola, J. Huntleyk, M. Aubertek, A. A. Oktavianak, R. Lebek, B. Hakimek B. Burhanek, L. Muhammad Aksak, I. Made Geriak, M. Ramlik, L. Siagianelek, H. E. A. Brandek eta A. Brummek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.