Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 24 de noviembre 2021, 17:52
Aldaketa klimatikoa da Amazoniako hegaztien gorputzeko aldaketen eragile nagusia. Izan ere, azken 40 urteotan bildutako datuak xede dituen ikerketa berri batek mahaigaineratu duenez, Amazoniako oihanean bizi diren hegaztien kopurua txikiagotu egin da, baita haien gorputz-tamainek eta hegalen luzerak aldaketak sufritu ere.
Azterketaren emaitzok Science Advances zientzia aldizkari ospetsuan plazaratu dira. Hauxe Vitek Jirinec Louisianako Estatuko Unibertsitateko ekologoak gidatu du, Ekologia Integraleko Ikerketa Zentroarekin elkarlanean. Azterketak Amazoniako ohian osoa izan du ardatz, gizakiaren jardunetik kanpo dauden esparruak nahiz eremu babestuenak klima globalaren eraginpean ere daudela nabarmendu dutelarik.
Ikertzaile talde honek azken lau hamarkadotako azterketetan bildutako datuak aintzat hartzeaz gain, Amazoniako oihanean bizi diren hegaztien behaketa landu dute. Ikerketak dioenaren arabera, oihanaren baldintza gero eta lehor eta beroagoek ez diete hegaztiei edonolako mesederik egiten, hauen ugaritasuna urrituz, baita bizirauten dutenen gorputzetan aldaketak eragin ere. Azterketak dioenez, zientzialariek aurrez ikusi gabeko erronka fisiologiko edota nutrizional berriei aurre egin beharko liekete datozen urteotan.
Ondorio guzti hauetara ailegatzeko Jirinecek eta lankideek harrapatutako 15.000 hegazti baino gehiagoren datuak ikertu zituzten, 40 urte luzetan munduko oihan tropikal handienean batu zirenak, hain zuzen ere. Hegaztiok hamar urterik behin euren pisuaren %2 inguru galdu zuten, batez beste. Horrek duela 40 urte batez beste 30 gramo pisatzen zuen hegazti mota batentzat, 27,6 gramoko batezbestekoa suposatzen du orain.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.