Xabier Amurizaren ekarpenak ere bilduko ditu liburuak. 111akademia.eus

Alberdaniak 'Euskara orain' saiakera kaleratuko du irailean

Argitalpena Mikel Mendizabalek koordinatu du eta Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca eta Jesus Rubiok parte hartu dute, besteak beste

Zurekin

Miércoles, 23 de agosto 2023

'Euskara orain. Eraginkortasuna helburu' saiakera kaleratuko du Alberdania etxeak irailaren lehenarekin. Mikel Mendizabalek koordinatutako lan honetan Xabier Amurizak, Iñigo Lamarcak, Haitao Liu Chenek eta Jesus Rubiok hartu dute parte.

Publicidad

Juan Valter Tauliren ideietatik abiatuta, liburu honetan euskararen egungo egoera aztertzen da, baina ohikoa ez den ikuspegitik. Hizkuntzalari estoniarraren ustez, hizkuntzaren efizientziaren garrantzia ez da aski nabarmendu. Eta ez da egia hizkuntza guztiek konpetentzia komunikatibo berdina lortu dutenik beren alderdi guztietan: sintaxian, morfologian, hiztegigintzan, fonologian eta abar. Alegia, hizkuntzek muga nabariak dituzte, nahiz eta muga horiek gainditzen ahal diren, zeren hiztunek, berez, hizkuntza erraz eta eraginkorra garatzeko joera naturala baitute.

Bestalde, Tauliren iritziz ere, instituzioen interbentzioa komenigarria izaten ahal da corpusari dagokionez, baldin eta zenbait alderditan hizkuntzak mugak dituela kontsideratzen bada. Helburua ez litzateke zuzentasuna, baizik eta erraztasuna eta gaitasun komunikatiboa. Liburu honetara lau idazle bilarazi ditugu: Xabier Amuriza, Iñigo Lamarca eta beste bi hizkuntzalari, Haitao Liu eta Jesus Rubio. Guztiek ideia pertsonalak badituzte ere, antzeko proposamenak aldarrikatzen dituzte: adibidez, aditzak sinplifikatzeko eta sintaxi eraginkorragoa garatzeko premia, bi baldintza horiek derrigorrezkoak baitira hizkuntza konpetente bat lortu ahal izateko.

Egun gutxi barru izango da kalean, beraz, 'Euskara orain. Eraginkortasuna helburu'.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad