Borrar
El sorteo de la Primitiva acumula el bote para la próxima semana: comprobar resultados de este sábado 1 de febrero
Literaturari dagokionez batez ere olerkigintza landu du Castillo Suarezek, hamar liburutik gora kaleratu dituelarik, obra oro euskara hutsean GIPUZKOA.EUS
'Alaska' izeneko poema liburua kaleratu du Castillo Suarezek

'Alaska' izeneko poema liburua kaleratu du Castillo Suarezek

Idazleak tokiei, nahiz pertsonei dolua edota galera egiteko beharra aldarrikatzen du obra honetan

Unai Sarriugarte

Miércoles, 15 de febrero 2023, 18:33

'Alaska' izeneko poema liburua kaleratu du Castillo Suarezek. Idazleak tokiei, nahiz pertsonei dolua edota galera egiteko beharra aldarrikatzen du obra honetan. Elkar argitaletxearen zigilupean plazaratutako lan honek Maddi Barberren esaldi bat du abiapuntutzat, berak galdetzen baitzion bere buruari tokiei dolua nola burutzen ote zaien.

Hori dela medio, Suarezek bere haurtzaroan oso presente izan duen toki bat baliatu du poema liburu hauxe lantzerako orduan, Alaska hotela, hain zuzen ere. Izan ere, Alaska hotela Suarezen jaioterrian, hau da, Altsasun (Nafarroa) egon zen jatetxe eta hotel bat izan zen, bidaiari eta turista mordoez beterik egon zena hainbat urtetan barrena.

Castillo Suarezek dioenez, gure oroitzapenetan ageri diren tokiez mintzatzen da poema liburua, olerkien bitartez bidaia moduko batean abiatuko delarik irakurlea. Bat-batean funtzionamenduan izandako establezimendu edo tokiak desagerrarazten direnean pertsonetan uzten duten hutsunearen inguruan ari da obra, bizitzak beste gauza batzuekin betetzen dituenak, hain zuzen ere.

Nahiz eta Castillo Suarezen poema liburuak oso klasikoak izan, azken honi narratiba kutsu bat dario. Bertan emakume baten istorioa ematen da ezagutzera, bere etxea uzten ari dena eta amets egiten duena bere haurtzaroko istorio sinestezin batekin. Suarez beraren haurtzaroaz ari gara, Alaska hotelarekin bizi izan zituen zirraren inguruan.

Castillo Suarez euskal idazlea dugu, Euskal Herriko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziaduna dena. Sakanako Mankomunitatean euskara-teknikari gisa 20 urte daramatza. Zenbait komunikabidetan ere kolaboratzaile izandakoa da, Argia aldizkarian eta Berria egunkarian, tarteko. Literaturari dagokionez, batez ere olerkigintza landu du, hamar liburutik gora kaleratu dituelarik, obra oro euskara hutsean. Haur literaturaren esparruan, aldiz, sei liburu argitaratu ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Alaska' izeneko poema liburua kaleratu du Castillo Suarezek