Borrar
Alaine Agirreren lanok hainbat aldiz aitortuak izan dira. TXALAPARTA.EUS
Alaine Agirrek 'Karena' nobela plazaratu du, amatasunaren inguruko hainbat tabu mahaigaineratzen dituena

Alaine Agirrek 'Karena' nobela plazaratu du, amatasunaren inguruko hainbat tabu mahaigaineratzen dituena

Idazle bermeotarrak esperientzia handia du tabuen inguruan, baten baino gehiagotan horien inguruan mintzatu baita

UNAI SARRIUGARTE

Martes, 30 de noviembre 2021, 20:21

Alaine Agirrek 'Karena' izeneko nobela plazaratu du, amatasunaren inguruko hainbat tabu mahaigaineratzen dituena. Idazle bermeotarrak esperientzia handia du tabuen inguruan, baten baino gehiagotan horien inguruan mintzatu baita. 'Karena' obrarengatik idazle bizkaitarrak Irun Hiriko Kutxa Literatura garaikurra irabazi du.

Aipatu bezala, bertan amatasunaren inguruko hainbat gaien inguruan hitz egiten du, hala nola, ugalketa teknikak, honen ondorio fisiko eta psikologikoak, bikote batean amatasunak eragiten dituen arazoak, batzutan gertatzen diren abortuak edota ume bat galtzen dutenean igaro beharko duten dolua.

Nobela honetan Sara Mendizabal da protagonista, bere neska bikotekidearekin ume bat izatea erabakiko duelarik. Hortaz, euren artean biologikoki ume bat izateko aukerarik ez dutenez, intseminazio artifiziala hautatuko dute euren ametsa egi bihurtu dadin.

Dena den, bidea ez da hain erraza izango eurentzat, hainbat zailtasun eta oztoporekin egingo baitute topo. Bide honen momentu batean batek umea izaten jarraitu nahiko du, besteak, ordea, ez. Hitz gutxitan, eleberrian haurdunaldi eta abortua dira kontakizunaren gakoa, biak jazotzen baitira bertan.

Egilearen esanetan: «Liburuak doluaren bidai bat laburbiltzen du, gizarteak ukatzen duen dolu bat, hain zuzen ere». Bermeotarrak nabarmentzen duenez, ugalketak sostengatzen du gizartea. Dena den, gizarte berak ez ditu eboluzioaren etorkizuna ahalbidetzen duten emakumezkoak sostengatzen.

Alaine Agirre Garmendia idazle bermeotarra dugu, gaur egun Donostian bizi dena. 2013. urtean plazaratu zuen bere lehendabiziko liburua, 'Nire potxolina maitea' izenburupean. Harrezkero, hainbat genero landutakoa da: haur eta gazte literatura, eleberrigintza edota poema liburuak, tarteko. Haren lanok hainbat aldiz aitortuak izan dira. Izan ere, aurtengo Irun Hiriko Kutxa Literatura saria jasotzeaz gain, Zilarrezko Euskadi Saria (2016), Lizardi Saria (2016) eta Lazarillo Saria (2015) irabazitakoa da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Alaine Agirrek 'Karena' nobela plazaratu du, amatasunaren inguruko hainbat tabu mahaigaineratzen dituena