Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
zurekin
Viernes, 13 de mayo 2022, 20:52
Alaine Agirre izango da aste honetako elkarrizketatu nagusia 'Arte[faktua]' saioan. Karena (Elkar) idatzi du Agirrek, eta baita 2021eko Irun Hiria Kutxa Literatura saria jaso ere, euskarazko eleberria modalitatean. Amatasunaren ezkutuko alderdiak argitara ateratzeko asmoz, idazlea esperientzia pertsonaletik abiatu da amatasun eta ez-amatasunaren inguruan hausnartzeko. Sara protagonista bere neska-lagun Adrirekin ama izatea erabaki, eta oztopoz beteriko bidea egin beharko du. Yolanda Mendiolarekin Donostiako Miramar jauregian elkartuta, Agirrek eleberriak berarekin dakartzan kontuei buruzko gogoeta egingo du.
Oihana Iguaran idazle eta bertsolaria gonbidatuko du Agirrek elkarrizketara. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna, Bertsozale Elkarteko Transmisio Saileko arduradun eta zuzendaritzako partaidea da, besteak beste. 2021ean, Hormak (Elkar) eleberria publikatu zuen, eta egun, bertsolaritza, dantza eta antzerkia elkarlotzen dituen Amaraun ikuskizuna prestatzen dabil.
Bestalde, Manu Muniategiandikoetxea eskultoreak Donostiako Altxerri galerian duen azken erakusketara hurbilduko dira. Apalategian gordetzen dituen liburu eta kontuak lehen eskutik jasotzeko asmoz, galdera batzuk egingo dizkiote Muniategiandikoetxeari.
Patxi de Vicente irakurle iruindarraren eskutik iritsiko da aste honetako literatura gomendioa; Saša Stanišic egilearen Los orígenes (Alianza editorial) eleberria aukeratuko du horretarako.
Emankizunaren amaiera gisa, Euskal Idazleen Elkarteak egindako Zipriztinak bideo sortaren aleetako bat emango dute; Amets Arzallus idazle eta bertsolari lapurtarrari egindakoa, alegia.
'Arte[faktua]' larunbatean izango da ikusgai, 10.55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.