Borrar
Seikotea, kontzentratuta, bertsoak botatzeko prest. bertsozale.eus
Alaia Martinek final handirako txartela are hurbilago dauka

Alaia Martinek final handirako txartela are hurbilago dauka

Oiartzuarra inposatu zen bigarren itzuliko lehenengo saioan, Amurrion

leire larrazabal

Sábado, 19 de noviembre 2022, 13:20

Alaia Martinek Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako txartela ia ziurtatuta dauka. Oiartzuarra finalaurrekoaren bigarren itzuliko lehenengo saioan gailendu zen, Amurrion. Ariketa guztiak egon ondoren, Alaia Martinek 676 puntu eskuratu zituen. Beraz, lehen itzulian lortutako puntuak batuta, 1.405 puntu ditu denera. Berarentzat finala gero eta gertuago dago.

Larunbateko saioan, oiartzuarraren atzetik, Aitor Bizkarra gelditu zen, 651,5; Oihana Iguaran, 632,5; Onintza Enbeita ere Iguaranen puntu berdinekin; Agin Laburuk 624 zenbatu zituen; eta Miren Artetxek itxi zuen sailkapena 595,5 punturekin.

Alaia Martinek aurreko saioan bezala, oso maila ona erakutsi zuen. Beldur barik agertu zen eta lan borobila eskainiz. Gainontzekoak ere nahiko ondo aritu ziren baina Martinen maila proba guztietan gailurrean kokatzen zen, beti pausu bat aurreratuago. Bertsolariek egin beharreko ariketak aldatu dira aurreko fasetik. Hauek dira asteburu honetan eta hurrengo bi saioetan egin beharko dituztenak: ofiziotan hamarreko txikian, zortziko handian eta zortziko txikian, eta ganbarako lanean bi puntu-erantzun eta bakarka hiruna bertso.

Gero eta gertuago dago finala. Bigarren itzuliko lehenengo saioaren ondoren, beste bi geratzen dira. Lehenengo hitzordua, larunbat honetan bertan, Baionan jokatuko da; bestea, abenduaren 3an Bilbon. Saio bakoitzean seina bertsolari igoko dira oholtzara. Asteburu honetan bezala, hurrengo saioetan ere, aurreko txandan zenbatu zituzten puntuei gaineratuko zaizkie. Horrela, finalerako txartela izango dute bi emanaldietan gehitzen dituzten puntuekin. Emozioa pil-pilean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Alaia Martinek final handirako txartela are hurbilago dauka