Borrar
Txalaparta.eus
Ama alabak jokoan

Ama alabak jokoan

Jon Martin-Etxebeste

Domingo, 12 de septiembre 2021, 22:55

Giza harremanen konplexutasunaz eta elkar ulertzeko ditugun zailtasunei buruzko gogoeta egiten du ipuin liburu honek. Hamarreko sorta bildu du Xabier Montoiak eta haietako gehienetan normatiboa denetik kanpoko egoerak eta pertsonaiak kokatu ditu, ertzak bilatzen saiatu da. Ipuinak saretuta daude eta itxuraz sare horrek zenbait zulo ditu; idazleak informazioa gorde du berariaz. Emakumezkoen arteko komunikazioa da ipuin liburu honen gai nagusia. Alaba-amen arteko harremanak pisu handia dauka liburuan; harreman korapilotsuak dira eta gazteenenek beste pertsonaren baten sostengua topatu dute, konplize zaharrago bat gehienetan: Geologia ikasketak etxetik ihes egiteko aitzakia gisa hautatu dituen alabak beranduegi erabakiko du aitarekin harreman estuagoa finkatzea; abortatzeko erabakia hartu duen ilobak bere mutil-lagunak eman dizkion tratu txarrak kontatuko dizkio izebari. Zuzentasun politikoaren garaiotan estimatzen da gorrotoaren, traizioaren, eta mendekuaren gorazarrea egiten duten ipuinak topatzea; hala gertatzen da 'Galtzen ere traketsak' eta 'Eraztuna' izeneko ipuin bortitzetan. 'Errimelezko malkoak' izenekoan ere ama-alaben arteko xextra da protagonista. Elkar zaintzaren ondorioz hartu dituzten paperen ondorioz talka egiten dute etengabe, eta ez diote elkarri haien nortasuna libreki loratzen uzten. Askatzeko bidean amonaren oniritzia topatuko du ilobak.

Bestelako botere harremanak ere deskribatzen ditu Montoiak. Jendarteko presak eta exijentziak gogaituta aparteko komunitate batera ihes egingo du ipuin bateko protagonistak liluratu duen emakume bati jarraika. Isiltasunean eta lasaitasunean oinarritutako elkarbizitza idilikoa kraskatu egingo da, ordea, denbora pasa ahala. Maitasun harremanei jarritako oztopoak eta harremanetako botere desorekak ere liburuaren ardatzak dira. Hainbat emakumek lotsaren eta beldurraren ondorioz galdu dituzten taxiak aipatzen ditu lehen ipuinak. Liburu hau ere pasatzen utzi beharko ez litzatekeen taxi bat da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ama alabak jokoan