Borrar
'The social dilemma' erreportajearen irudi bat.
Akuriak

Akuriak

Harmailatik ·

Domingo, 4 de octubre 2020, 23:53

«Ez izan gaiztoa», «Ondo portatu», «Zintzo portatzen ez badakizu, etxera goaz eta kitto». Lehen haurtzaroa honelako mezuz beteta dago. «Ondo portatzea» ez da inork modu oso zehatzean definituko zaituen zerbait, baina «gaizki portatzeak» zigorrak edo erreakzio negatiboak dakartza eta hori bai erabakigarria izaten dela.

Akuriak gazta-zatitxora heltzeko txibiak ekiditen ikasi beharko duen legez, «mugekin» hezitako haurrak -denok oihuka eskatzen ditugu mugak, adituek diotenez- gurasoek gure portaerari nola erantzuten dioten arabera, gaizkia eta ongia bereizten ikasten dugu. Baina ez da hain erraza. Gogoan dut behin, zortzi bat urte nituela, futbol partida batean ikaskide batek min hartu zuela belaun batean. Bitan pentsatu barik, benda bat egin nion nire bufandarekin, eta odol jarioa gelditu zuen. 'Sor Primitivak' ez ninduen zoriondu eta ez zidan esan, nik espero nuen bezala, txalogarria zela nire portaera. Bazirudien, ordea, nire harridurarako, oso barregarri iruditzen zitzaiola nire ekimena. Baina okerrena etxera iristean gertatu zen. Amari ez zitzaion batere gustatu bufanda odoleztatu hura ikustea. Nire eskuzabaltasuna defendatzen saitzen ari nintzela, beraren ahotik entzun nuen, lehen aldiz, esaldi nahasgarri hura: «Dios nos hizo hermanos, pero no primos». Ez, ez da beti hain erraza ongia eta gaitza bereiztea. Bizitzaren bidean aurrera egin ahala, ulertzen dugu ona izatea batzuetan txarra dela eta gaizto aritzea, batzuetan ona izan daitekeela, edo beste modu batean esanda: «asmo onez betea dagoela infernua».

Horrelako hausnarketak buruan bueltaka nituen, Netflixen Jeff Orlowskiren 'The Social Dilemma' izeneko erreportajea ikusten ari nintzen bitartean. Bertan Facebookeko, Twitterreko eta Googleko agintari ohiek erreminta hauek adikzioa sortzen dutela ohartarazi digute -beraiek urte askoan aritu ziren hori lortzeko lanean, eta horrexegatik oso ondo dakite-, eta erabiltzaileak, konturatu gabe, adimen artifizial izugarri bat eraikitzen ari gara, azkenean gure bizitzak kontrolatuko dituena. Ikaragarria oso. Jaun hauen arabera (denak gizonezkoak baitira), beraiek ere ez ziren gai «bere erabakiak hartzen hasi den» munstro hori kontrolatzeko. Horietako inork ez du jada sare sozialik bere mugikorretan, eta gauza bera egiteko aholkatzen digute guztioi. Googleko buruzagi ohiak beste bilatzaile bat erabiltzen du orain, «arrasto digitalik uzten ez duena». Beraz, zu, inozo hori, interes handiko gaiak lagunekin eta ezagunekin partekatzen ari zinela uste zenuen, publizitatea saihestea erraza zelakoan zeunden, azken batean, denborapasa inozente eta emankorra praktikatzen ari zinela uste zenuen. Bai zera. Egiten ari zarena 'Big Brother' erraldoi bat elikatzea da; pixkanaka, pixkanaka, gizakien borondateaz jabetuko dena, hauek hori saihesteko ezer egin ahal izan gabe. Bai, bai, uste zenuen ona, zintzoa zela egiten zenuena eta ez. Berriro ere okerturik zeunden, beste behin gaitzaren esparruan mugitzen ari zinen ezinbestean, kontrakoa egiten ari zinelakoan. Azkenean arrazoia eman beharko diogu Hertzainak taldeari 'Sigarrillos Amarillos' abestian «denok jaiotzatik putaseme batzuk besterik ez garela» kantatzen zutenean. Benetan kezkagarria da hau. Ala ez? Bada, Googlen begiratu beharko dut.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Akuriak