Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
'Mundu zitalaren kontra' liburuaren azala.
Aktualitate zaharra
Territorios

Aktualitate zaharra

Jon Martin-Etxebeste

Viernes, 21 de junio 2024, 23:38

Metro karratu gutxiko barrutian bizitza osoa kabitu liteke. Pilarrek Benidormeko lehen kioskoa zabaldu zenetik bertan lan egin du Doloresekin batera. Hiria hazten, apaintzen eta ajatzen joan da kioskoaren bueltan. Beti lankide izan duen ahizpa zaharrena, Dolores, mendekotasun egoeran dago eta ahizpa gazteak bere kargu hartu du bere zaintza; horretarako haren ordutegia kubrituko duen pertsona bat kontratatu behar izan du. Hain zuzen ere, gazte hori da liburuko bigarren protagonista: bere buruari ihesi dabilen gazte bat, Arte Ederretako karrera zintzilik utzi duena eta baita maitasun harreman bat ere. Talaia bera izanagatik, begiraden arteko kontrastea bistakoa da; bakoitzak bere zauriak eta aurreiritziak ditu eta egoerei aurre egiteko jarrera propioa. Benidormeko ekosistema saturatuan eguzkiak eta alkoholak, jubilatuek eta LSDak, literaturako klasikoek eta Cuore-ek bat egiten dute eta txoriak begiztatzera doan zaleak bere burua kamuflatzen duen gisa ezkutatzen dira kioskoan lanean dihardutenen begiak. Turistek konkistatutako territorio afrusa barrura begiratzeko desleku pribilegiatua da.

Espazioari dagokionez, bi metro karratuan kokatzen da eleberria («biak barruan sartuta, ez gara kabitzen kasik») eta bi mundu ikuskerak gurutzatzen dira, txandaka. Elkar nekez uler dezaketen bi belaunaldiren hitzik gabeko talka ageri da. Horren erakusgarri da idazkera ere. Idazleak maisuki nahasten ditu eta sare sozialetako erreferentziak. Horren adibide ederra da 'Mezua ezabatu da' ipuina. Eleberria kronologikoki kontatua dago; udako hiru hilabete kontatzen ditu, eta kapitulu bakoitzak bederatzi ipuin ditu. Aro beilegia eta gepardo japoniarrak liburuetako poesien ostean, eleberrirako zubia zeharkatu du Lizar Begoñak. XXV. Igartza saria irabazi zuen eta haren emaitza da esku artean duguna. Eguzki galdatan egonagatik guardasola ere eskaintzen duen liburua.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Aktualitate zaharra