![Akelarreko deabrua itzartuko duen programazioa dakar Berrizko kultur etxeak](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202009/02/media/cortadas/deabru-beltzak-kquC-RWnER5P4Ifvu3RFjcoI1BXK-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Akelarreko deabrua itzartuko duen programazioa dakar Berrizko kultur etxeak](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202009/02/media/cortadas/deabru-beltzak-kquC-RWnER5P4Ifvu3RFjcoI1BXK-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
NAHIKARI CAYADO
Berriz
Viernes, 4 de septiembre 2020, 16:30
Abuztuko etenaldiaren ondoren, bueltan da Berrizko Kultur Etxeko programazioa. Ostiral honetan bertan hasi –irailak 4- eta hilabete osoan, ikuskizun bat eskainiko du astero, piroteknia eta guzti. Izan ere, su artetik etorriko den akelarreko deabrua bisitan izango da, herriko kaleetatik zuzeneko musikarekin eta erritmo sorginduekin dantzan ariko dena. Ikusleak liluratuko dituen ikuskizun hori baina, ez da bakarra izango. Egitarauak umorea, dantza eta antzerkia eskainiko du lau ikuskizun ezberdinetan. Horiek eskolako patioan eta Olakueta Plazan izango dira, segurtasun neurriak mantenduz.
Iraileko programazioa 'Matriuska' lanak irekiko du, arratsaldeko 20.00etatik aurrera, Kamikaze antzerki taldearen eskutik etorriko dena ostiralean. Obrako pertsonaiek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska, umorez beterik datorrena. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik, eta, gaur, ikerkuntza horretan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egingo dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin.
Hurrengo saioa Deabru Beltzak izeneko taldeak ekarriko duen 'Tambores de fuego' ikuskizuna izango da. Arratsaldeko 20.30etatik aurrera, Aker, akelarreko deabrua, Berrizko kaleetan zehar ariko da dantzan, perkusio-joleekin batera. Zuzeneko musika, piroteknia eta izugarrizko efektu espezialez osatutako ikuskizuna da hori.
Hirugarren saioan -irailaren 18an 20.00etan- antzerkiaren txanda izango da berriz ere. Oraingoan Zanguango teatro antzerki taldeak 'Al otro lado-Bestaldean' lana ekarriko du Berrizera. Kaleko ikuskizun horren pertsonaiak teloi ibiltari batekin ibiliko dira kaleetan, bidean topatuko dituzten eguneroko egoeratan alderdi magiko eta zoragarriak deskubritzen. Pasa den 2019an, bertako protagonista den Txubio Fernandez de Jauregi aktoreak Interpretazio onenaren saria jaso zuen Valladolideko Kaleko antzerki eta arteetako nazioarteko jaialdian.
Hilabete honetako programazioa 24ean agurtuko da, ostegunean, 'Mulïer' dantza ikuskizunarekin. Kaleko ikuskizun onenaren eta musikal konposizio onenarenMAX saria irabazi zuen 2017. urtean, eta baita Umore Azokaren Kaleko ikuskizunik onenaren saria ere. Bost emakume dantzariz osaturiko taldeak, trikimakoen gainean dantza ikuskizun liluragarria eskainiko dute. Galduko al duzu?
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.