leire larrazabal
Lunes, 14 de noviembre 2022, 10:50
Bertxolari Txapelketa Nagusiko lehen itzuliko finalaurrekoak amaitu dira. Durangon izan da azken hitzordua, larunbatean, eta Aitor Mendiluze gailendu zen, zuzenean bigarren itzulirako txartela eskuratuz. Andoaindarrak 726, 5 puntu eskuratu zituen. Hamar puntu gutxiago lortu zituen Beñat Gaztelumendik. Ondoren, Julio Soto kokatu zen, 686; Aitor Bizkarra, 677,5; Saioa Alkaiza, 662; eta Eñaut Martikorenak itxi zuen sailkapena, 636,5 puntugaz. Orokorrean, lan txukuna burutu zuten.
Publicidad
Hilabete bat inguru falta da txapela nork jantziko duen jakiteko. Eta gauzak, pixkanaka-pixkanaka, badoaz argitzen. Izan ere, lehen itzuliko azken saioaren ondoren, erabakita daude nortzuk izango diren hurrengo fasean kantatuko duten bertsolariak. Horrela, azaroaren 19an, Amurrion, hauek izango dira oholtzan: Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita. Baionan, 26an, Beñat Gaztelumendi, Eñaut Martikorena, Julio Soto, Nerea Ibarzabal, Sustrai Colina eta Unai Agirre taularatuko dira. Abenduaren 3an, Bilbon, Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Jone Uria, Maddalen Arzallus eta Saioa Alkaizaren txanda izango da.
Larunbateko saioaren ondoren, hurrengo fasera pasatuko ez diren bertsolariak hauexek dira: Ane Labaka, Nerea Elustondo, Iñaki Apalategi, Asier Azpiroz, Haritz Mujika eta Aitor Etxebarriazarraga. Txapelketa ez da gelditzen, eta aipatu bezala, datorren larunbatean hitzordua dute bertsozaleek, Amurrion. Ez dago lokartzerik, finala gero eta hurbilago dago.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.